Paisaiak eta natura

Paisaiak eta natura

Izaera hutsa

Naturak gure izaera markatzen du. Kantauri itsasoak, haran sakonek, ibai emaritsuek eta mendiek definitzen dute gure izateko eta bizitzeko modua.

Kostaldearen 86 kilometrotan, mendiak itsasoraino iristen dira, honen bultzadari eusteko itsaslabarrak eratuz, kilometrotako hondartzak eta kala dotoreak babesten edo badia zoragarriak sortzen dituzten bitartean. Barrualdean, mendiek osatzen dute Gipuzkoako paisaia eta izaera. Haranak eta ibaiak, basoak eta bidezidorrak, parke naturalak eta mota guztietako ekosistema babestuak daude. Kolore berdea lurralde osoan zehar hedatzen da itsasoraino, eta han urdina edo grisa nagusituko dira, une bakoitzeko zeruaren arabera. Basamortua besterik ez zaigu falta.

Hainbeste gauza ditugu, ezin baitugu bakar bat gehiago ere izan. Gure azaleraren % 20 Naturagune Babestu gisa katalogatuta dago, baina zuhaiztiek guztizkoaren % 62 hartzen dute (zur produkzioa nagusi den Finlandian, berriz, % 65era iristen da). Lurraldea ez ezik, gure izaera plural, abegitsu eta berezkoa ere eratu duen natura horretaz guztiaz erabat gozatzera gonbidatzen zaituztegu.

  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  

Naturaguneak

Pasioaren berde kolorea

Belar hezeak Gipuzkoa estaltzen du. Barrualdeko paisaia malkartsua, menditsua eta sigi-sagatsua da, baina atsegina eta abegitsua sentituko duzu. Ingurune osoak gonbidatzen du aurreko belaunaldi askoren bizimodua irudikatzera, zu zeu belaunaldi horietako baten parte bazina bezala.

Landa guneko elezaharrek eta tradizioek, beti presente daudenek, bat egiten dute naturarekin. Aiako Harria Parke Naturaleko orratz formako erliebeak zerua zeharkatzen du. Deba eta Zumaia arteko itsasertz babestuak 8 kilometro ditu eta bere geruzetan planetaren historia geologikoa idatzita dago. Aitxuri, 1.551 metroko garaierarekin, Euskadiko sabaia da eta bere tontorrean Mari jainkosa mitologikoa bizi dela diote.

Berdea beti dago agerian eta gainerako koloreen gainetik nabarmentzen da. Itsasertzak, mendiak, haranak, guztia tindatzen du, ibaien ibilguari jarraituz lagun banaezin gisa. Lurraldea bereizten eta bateratzen duen tonalitatea da. Berdea gure pasioa da, eta zurea ere izango da. Ikusiko duzu.

  •  
  •  
  •  
  •  

Hondartzak

Hondartzak bistekin

Gipuzkoako hondartza-mapa Hondarribia eta Mutriku artean hedatzen da. Errege-erreginek eta Gorteak uda igarotzeko aukeratzen zituzten hareatzak dira. Zerbaitegatik izango zen. Gipuzkoako itsasertzaren 86 kilometroek ezaugarri ezberdinak eta ezin hobeto gozatzeko aukerak dituzten 13 hondartza eskaintzen dizkizute.

Era guztietako aukerak dituzulako, eta denak kalitatezkoak. Olatuekin edo olaturik gabeak daude, toldo zuri-urdinen ilarak dituztenak, basatiak, hirikoak, lasaiak edo jendetsuak, eremu nudista dutenak eta ez dutenak, 2 kilometro luze baino gehiagokoak edo laburrak eta bakartiak,... Hondar gainean etzateko, paseatzeko, jogginga praktikatzeko, igeri egiteko, urpean ibiltzeko, surfa egiteko edo uretako beste kirol batzuez gozatzeko aukera izango duzu. Edo zeruertzari begira jar zaitezke, hondoan dauden mendiei begira, edo itsaslabarrei nahiz badiaren erdian dagoen uharte horri begira. Bakoitzak bere bista gogoangarriak ditu.

Gertu aurkituko dituzu jatetxeak, arrainen bat parrilan erreta jateko. Eta ilunabarrean, seguru asko, eseri nahiko duzu ikusteko nola irensten duen itsasoak eguzkia, pintxo batzuk eta txakolin bat dastatzen dituzun bitartean, marinel giro tipikoan. Hondartza kontuetan ere ez duzu huts egingo, denak dira egokiak.

  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  

Paisaia bereziak

Ezusteko naturalak bihurgune bakoitzean

Gipuzkoa altxor naturalez beteta dago. Egile-pintxoak taberna bateko barran bezala hedatzen dira. Eta kosta egiten da aukeratzea. Baina hori egitea baino hobe da denak ikusten saiatzea: ez dute inoiz indigestiorik eragiten.

Sakonetako itsaslabarrak "Euskal Kostaldeko Geoparkearen" zatirik ikusgarrienetako bat dira, itsasoaren eta mendien artean sartuta. Sastarrain harana lasaia eta baketsua da; Zestoa bainuetxe-herriaren eta Izarraitz mendigunearen artean doa. Urkuluko urtegia ezin hobea da familia-ibilbideetarako... Natura ingurunearekiko kontaktua etengabea da. Ugariak dira bitxikeriak, paisaia harrigarriak eta leku paregabeak.

Horietako bat da San Adriango tunela, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren gainaldean. Erromes eta transhumanteen ohiko pasabidea; kondairak dionez, Carlos V.a enperadoreak bere bizitza osoan zehar behin bakarrik makurtu zuen burua, eta tunel horretan izan zen. Edo Pagoeta ingurua, pagadiaren bakea burdinola zahar baten ondoan. Gipuzkoa paisaia atseginen kutxa bat da, bihurgune bakoitzean irekitzen dena. Ikusi egin behar dituzu. Beti gogoratuko dituzu.

  •  
  •  
  •  
  •  

Industria ondare historikoa

Historia bizia

Ikusiko duzunez, Gipuzkoak milaka urtetan gizatiartutako geografia baten altxorrak gordetzen ditu Horretaz ohartuko zara, adibidez, Oiartzungo Arditurriko meatze-barrutira sartzen zarenean. Hasiera batean, erromatarrek induskatu zuten eta, ondoren, bi mila urtez ustiatu izan da.

Esperientzia zabaldu dezakezu Aizpeako meategietan, oraingoan Zerainen, edo Zarauzko Mollarriko meatze-kargategi zaharrean. Gure historiaurrean murgildu ahal izango zara, Arrikrutzeko kobazuloetan (Oñati) edo Ekaingo erreplikan (Zestoa) sartuta, edo Adarra mendira igota, gure arbasoek monumentu megalitiko ugari eraiki zituzten talaia pribilegiatura.

Lasturko haranean, XIV. mendeko errotak aurkituko dituzu ingurune idiliko batean. Lurralde osoan sakabanatuta ikus daitezke Erdi Aroko multzo arkitektonikoak, multzo monumentalak, gotor-etxeak, jauregiak eta gure iraganaren lekuko diren beste eraikin batzuk. Gure historia agerian dago, zuk bisitatzeko prest. Egun batzuetan milaka urte gogora ekar ditzazun…