Ciudades y pueblos

Hiriak eta herriak

Estilo mosaiko bat

Gipuzkoa mendien, haranen eta kostaldearen arteko elkargunea da, muga finkorik gabea. Mendia, batzuetan, itsasoan amaitzen da, aurretiko lautzerik gabe.

Mendiak, ibaiak eta itsasoak bat egiten duten lekuan egin zituzten portuak eta kostaldeko herriak. Espazio bakoitza aprobetxatuz, ingurune naturalean txertaturik. Geografia gizatiartu horretan, denean bizi da jendea. Hiriak eta herriak egonleku historikoak dira, nortasun sendokoak guztiak; jendea nongoa den bereiz dezakegu, hitz egiten duen euskararen aldaerarengatik

Mendian ere bizi da jendea. Bertan diren baserriak aspaldi-aspaldiko produkzio unitateak dira, eta Gipuzkoaren barnealdeko garapena azaltzen dute. Ondoren iritsi zen industrializazioak arroak eraldatu, eta egungo hiri eta herri mosaikoa sorrarazi zuen. Interes historikoa, landa giroko xarma eta itsasaldeko tipikotasuna. Dena daukagu.

  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  

Kostaldea

Munduko bira hemendik bertatik

Kantauri itsasoak moldatu egiten ditu berarekiko borroka beti desorekatuan bizi diren jendeen izaera eta trebetasunak. Nonahikoa da. Izate osoa, bizitza osoa itsasoaren inguruan antolatzen da, haren itsasaldien, ekaitzen, baretasunen eta aberastasunen inguruan.

Portuak eta herriak haren kapritxo eta erasoei erronka joz itxuratzen dira. Erakusten duen gogortasunarekin, itsasoa dugu maisu onena, arrantzaleei onenak izaten erakusten diena. Bertako portuetan jaio ziren marinel, esploratzaile eta gerlari izen handikoenak, hala nola Juan Sebastian Elkano, Blas Lezo, Txurruka almirantea, Andres Urdaneta, Migel Okendo edo Migel Lopez Legazpi, beste askoren artean. Hemendik atera ziren lehenbiziko baleazaleak Iparraldeko itsasoetarantz. Egunero oldartzen zaigun, itsasaldien artean lau metroko altuerarainoko aldea duen, une oro kostaldeko paisaia itxuratzen duen eta Kantauriko hondartza onenetako batzuk oparitzen dizkigun itsaso horretatik bertatik.

Gure itsas herriek, kostaldeko 86 kilometroetan zehar banaturik, badietako babesa bilatu zuten (Hondarribia, Donostia…), edo mendien indarra (Pasaia, Getaria, Mutriku…) bere eraikuntza alai eta koloretsuetarako. Jatetxe bikainek eta nazioartean ospe irabazia duten kontserba-fabrikek zaporez ontzen dute bazter oro. Benetan, ez duzu jakingo norantz begiratu. Baina itsasora begiratzen baduzu, zeruertzaren ondotik munduaren gainerakoa aurkituko duzu, hemengo seme-alabek mendez mende egin eta egiten segitzen duten bezala.

  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  

Barnealdea

Historia bizi den lekua

Lurralde honen bizi taupada sentitu ahal izango duzu barnealdean zehar paseatuz gero. Horixe da Gipuzkoako paisaia definitzen duen horizonte berdea.

Haran estu eta emankorrak sorrarazi dituzten ibaien ibilguek definitu dituzte, betidanik, lurraldeko komunikazio bideak, ipar-hego norabidean. Zuzengune gutxiko bidaia izango da, baina bihurgune bakoitzaren ostean ustekabea agertuko zaizu. Herri orok du bere sekretua: alde zaharra izan daiteke, Paleolitoko haitzulo bat, edo duela 500 urte hasi zen merkatua; katedrala den ermita bat edo santutegi bat. Sagardoaren sehaska den herria edo San Ignazio Loiolakoa jaio zena. Txotxongiloentzako museoa, trenbidearentzako beste bat, eta gastronomiarentzako ugari. Ahogozatzen hastearren.

Herri txikiak dauzkagu, landa giro bizi-bizikoak, industriak sustraiak egindako eta kultur dinamismo handiko hiriekin elkarbizitzan. Horietako bakoitzean bizi eta dibertitzen da Historia. Ba al zatoz gurekin ikustera?

Donostia / San Sebastián

Kontxako badiara joan, eta pintxo ibilbiderik onenez gozatu

Hiri honek edertasun garbi bat du, berezkoa, magnetikoa, baina badu ere gizakiek asmatutako artifizioak bizitza zirraragarriagoa eta gogoangarriagoa izan dadin.

BERTUTEEN BANAKETAN, DONOSTIAK ZORTE HANDIA IZAN DU Hiri bati itsasertzean egotea egokitzea, abantaila handia da hiri horrentzat. Lehen saria. Baina, gainera, itsasoak eta lurrak konposizio sinesgaitz bezain miragarria egiten baldin badute, eta badia liluragarri bat erdian irla bat eta inguruan mendi berdeak dituela marrazten baldin badira, eta hiru hondartza eta ibai bat eta sedimentuz osatutako gune nahiko zabal bat marrazten badin badira gainean kaleak, plazak, lorategiak, bizitza urbano erabatekoa jartzeko, leku hori egokitu zaion hiria, zorioneko hiria da. Sari nagusia.

Baina Donostia, zerbaitegatik berezia bada, bertakom persona arruntek ondo zaindu dutelako da, hiriaz eta hiriak eskaintzen dizkion plazer artifizialez arro dena. Gustuko du pintxoen zaporea, jazzaldiaren musika, museoen inspirazioa eta Zinemaldiko filmen zirrara.