
Tradizioa
Maila gorenera eramana
Gipuzkoa 2.000 km2-ko jatetxea da, eta sukaldaritza bere kulturaren eta bizitzaren funtsezko zatia du.
Betiko azoketan lehengaia erosten denetik sukalde edo parrilara iritsi arte, den-dena sukaldaritzako prozesu xehetasunez betea da, azken emaitzarekin, hau da, mahaikideari plazer egitearekin konprometitu eta errespetuzkoa. Gogoratu postrerako tokia gorde behar duzula.
Euskal sukaldaritza
Gipuzkoako gastronomiaren eskaintza askotarikoa eta kalitatezkoa da. Gure jatetxeek sasoiko produktuarekin egiten dute lan, mimo handia jarriz egiten dituzten plateretan.
Gipuzkoako gastronomiaren eskaintza askotarikoa eta kalitatezkoa da. Gure jatetxeek sasoiko produktuarekin egiten dute lan, mimo handia jarriz egiten dituzten plateretan. Sukaldaritzarik tradizionalena dastatu zein sukaldaritza berritzaileena esperimentatu nahi izanez gero, herri guztietan dugu horretarako aukera. Gainera, zure senide eta lagunak euskal sukaldaritzako jaki ezin finagoekin liluratu nahi badituzu, bat egin gure chefetako batzuek eskaintzen dizuten esperientziarekin.
Gazta
Gure gazta gozoa oso preziatua eta ezaguna da. Artisau gazta tradizionala. Latxa ardien –gure ardi autoktonoa– esne gordinarekin egina.
Antzina-antzinatik artisau erara egiten jarraitzen den gazta hau artzaintzak aspalditik eskaini izan digun jakia da. Basque Highlands eskualdeko herri txiki baten izena hartu duen gazta honi 1987an eman zioten Jatorri Deitura: Idiazabal gazta.
Tokiko merkatuak
Gipuzkoa eskualdea oso ezaguna da nazioartean bere gastronomiari esker.
Bertako sukaldarien gailentasunagatik ez ezik, eskualde honen arrakastaren sekretua hauxe delako ere: lehengaien kalitate gorena eta tokiko elikagai freskoen ugaritasuna. Hala, udalerrietako azokak dira tokiko ekoizleen eta ganaduzaleen produktuen erakusgarri bikainena. Bost zentzumenentzako gozagarri.
Parrilak
Gipuzkoako sukaldaritza tradizional bikainaz gozatu, haragi eta arrain parrilekin.
Nori ez zaio gustatzen parrilan egindako bisigu edo txuletoi on bat? Gipuzkoan, kostaldea zein barnealdea ezin egokiagoak dira horrelako esperientzia gastronomiko baterako.