
Chefen planeta
Gipuzkoa 1.909 km2-ko jatetxe bat da. Hemen sukaldaritza kulturaren eta bizimoduaren funtsezko alderdi bat da.
Horregatik, gipuzkoar oro chefa da. Ospetsuak dira batzuk, hiru Michelin izar dauzkaten horietakoak. Ezezagunak beste batzuk, etxean edo gastronomia elkartean kozinatzen dutenak erritu liturgiko baten berezko solemnitatearekin. Hemen, sukaldaritza tradizio eta berrikuntza nahasketa paregabea da.