Accommodation

APP Deskargatu

Gipuzkoaz ahalik eta gehien gozatzeko plan guztiak Gipuzkoako pasaportean daude. Gipuzkoa Passport aplikazioa lurralde zoragarri honetaz gozatzeko eta edozein urte sasoitan une magikoak bizitzeko gida bat da.

Deskargatu ezazu gonbidapen hau, zeure abentura sortzeko lehen mailako gastronomia eta natura euskal tradizioarekin eta identitatearekin uztartzen diren lurralde batean.

APP honekin, honako hauek egin ahal izango dituzu:

  • Gipuzkoan egin daitezkeen planik onenak aurkitu, etengabe eguneratzen ari den eta eduki gehitua duen zerrenda batekin.
  • Leku garrantzitsuenak ezagutu, hau da, herriak, hondartzak, mendiak, museoak… eta lokalizazio-sistemaren bidez iritsi.
  • Zure gogokoenak gorde, hurrengo bisitetarako.
  • Gipuzkoako ekitaldien berri izan, agenda-atalari esker.

Gipuzkoako leku enblematikoenak aurkituko dituzu eta beste batzuk ezagutuko dituzu, tokiko historiari buruz ikasiko duzu eta gure pertsonaia ospetsuenak ezagutuko dituzu. Juan Sebastián Elkano getariar miretsiak burutu zuen lehenengo mundu biraren V. mendeurrenaren ospakizunetan murgilduta, goza ezazu bidaia zoragarri honetaz, Gipuzkoa Passport APPa gidari duzula. Ongi etorri Gipuzkoara.