Indietro

Zumarraga

Top 10 Gipuzkoa

Zumarraga

Zumarraga, hasieran, eremu bereiziz osatuta zegoen. Populazioa finkatzeko lehen gunea mendian garatu zen, haranaren hondotik urrun.

Baserriak Zoraitz inguruan, Zumarragako Andre Mariaren elizaren inguruan, gaur egun Antiguako Ama Birjinaren ermita deitzen dena, Aranburun eta Elgarresta aldean zeuden.

XV. mendearen amaieran – XVI. mendearen hasieran, biztanleria haranera jaisten hasi zen (mendiko lurrak ez zuen ematen populazioaren hazkunde naturalerako). Eizaga auzotik hasi zen eta XVI. mendearen erdialdean Zufiaurre aldean bizi zen jendea iada, ibaiaren ondoan.

Zumarragako historian, 1930. urteak garrantzi handia izan zuen, herrian Esteban Orbegozo S.A. enpresa ezarri baitzen eta, aurrerago, industria-garapen handia eragin zuen udalerrian. Lanpostu asko sortu zituen, eta horrek inmigrazio handia ekarri zuen 50eko hamarkadan.

1977an, Zumarragak 12.619 biztanlerekin goia jo zuen, baina orduztik une horretako krisi ekonomikoak nahiz gerokoek eraginda, joera aldatu da eta biztanleria gutxituz joan da, gaur egungo 10.324 biztanlera iritsi arte.

Ezin dugu ahaztu Zumarraga, Miguel López de Legazpi konkistatzailearen jaioterria dela. Plazaren erdian konkistatzaileari eskainitako estatua dago (1897) eta bere jaiotetxea, Jauregi Haundia, Musika Eskolaren egoitza da orain.

Esteka interesgarriak