Indietro

Talasoterapia eta Bainuetxea

Top 10 Gipuzkoa

Talasoterapia eta Bainuetxea

Gipuzkoan hiru talasoterapia zentro dauzkazu, Donostia, Orio eta Zumaian, itsasoko uraren erabilera teraupeutikoaren modalitate guztiak eskainiko dizkizutenak; eta Zestoako bainuetxea.

Joan zara, itzuli, jardun eta ikusi duzu. Orain geldialditxoaren unea da. Atseden unea. Erlaxatzekoa. Zer deritzozu ur zurrusta eta burbuila beroz bete hidroterapiako igerileku batean, jacuzzi panoramiko batean, sauna lehor batean edo erlaxatze zirkuitu batean sartzeari? Zer iruditzen zaizu lasai etzatea eta masaje suabe eta bizigarri bat hartzea? Gipuzkoan hiru talasoterapia zentro dauzkazu, Donostia, Orio eta Zumaian, itsasoko uraren erabilera teraupeutikoaren modalitate guztiak eskainiko dizkizutenak; eta Zestoako bainuetxea, natur ingurune ezin ederrago batean kokatua, XIX. mendearen amaierako eraikin baten xarmaz eta Belle Epoque-ko giro imitaezinaz hornitua. Zure gorputza suspertu eta zure gogoa argitu nahi duzun lekua aukeratu. Lasaitasun osoz, noski. Don't worry. Be water.