Indietro

Surf Spots

Top 10 Gipuzkoa

Surf Spots

Zurriola, Zumaia, Zarautz...

Zurriola: Zurriolako hondartza da Gipuzkoako hiriburuko, Donostiako hiru hondartzetako bat. Gros auzoan dago. Hiru hondartzetatik surfa egin daitekeen bakarra da; izan ere, Santa Klara uharteak indarra kentzen die beste bi hondartzetako olatuei. Surfa egin ahal izateko moduko zenbait urautsi dauzka, eta horietan maila guztietako surflariak biltzen dira. Ezker olatu sendoa du Sagues inguruko murruan, eta bertan ikusiko ditugu eskarmentu handieneko surflariak; beste urautsi bat du eskuinean, egokiagoa hasi berrientzat eta eskolentzat. Zumaia: Itsasoak oso presentzia handia du Gipuzkoako kostaldeko herri guztietan; Zumaiaren kasuan –leku ezin hobea da bodyboardean aritzeko–, flyscheko itsaslabarrak dauzkagu, parerik gabeak munduan bere ezaugarriengatik eta balio geologikoarengatik: antzinako meteorito baten aztarna ikusgarriak, irteera didaktikoetarako prestatutako ontzi batetik gozatu ahal izango ditugunak. Zarautz: Zarauzko hondartza duen luzeragatik nabarmentzen da bereziki: urre koloreko 2.500 metro hondar fin dituela, Gipuzkoako hondartzarik handiena da. Hareatza ederrak, bere toldo deigarriekin, itsas paseo bizia dauka gainera, taberna, kafetegi eta jatetxez betea. Hondartza itsasora zabaltzen da, eta oso ezaguna da bertan sortzen diren olatuengatik; horiek, izan ere, oso erakargarriak dira munduko bazter askotatik iristen diren surflarientzat. Eta esan dezakegu Zarautzek Europa osoko surflari haztegi onenetako bat duela. Getaria: Gaztetape hondartza txikia eta familiarra da, itsasora nahiko irekia, Getariako herrian. Hondartza honetan zenbait olatu lehertzen dira, zenbait urautsi eginez; hareazko hondoa du, harria ere badaukan arren. Deba: Debako Santiago hondartza Gipuzkoako ezagunenetako bat da, eta Lapariko hondartzarekin batera hareatza zabala egiten du, maila guztietako surflarientzako kalitate ezin bikainagoko hamaika olatu dituela. Surfa egiteko egokia da, bai, baina baita bodyboard, paddle surf edo beste ur kirol batzuk egiteko ere. Udazken eta neguan, Sorginetxe inguruan, euskal kostalde osoko olaturik handienetako bat sortzen da.