Indietro

Getariako Parrilak

Top 10 Gipuzkoa

Getariako Parrilak

Getarian, leku paregabe eta xarma berezikoa baita, bisitariek benetako parrila batez gozatu ahal izango dute.

Getarian, leku paregabe eta xarma berezikoa baita, bisitariek benetako parrila batez gozatu ahal izango dute. Arranparrila handia, burdinazko armazoiarekin, suarekin eta txingarrak eta jakiak bat egiten dutelarik ateratzen den usainarekin, ikuskizun bisual urrintsu eta zaporetsua da, Urola Kostako eskualdearen bereizgarri. Hauxe dugu Gipuzkoako gastronomia aberatsaren bitxietako bat. Jatetxeen kanpoaldean jarrita, fatxadei erantsita, espaloien beren gainean, hiri paisaiaren parte dira; oinezkoek agurtu egiten dituzte lanean buru belarri ari diren parrilariak, eta usainak oso urrunetik erakusten digu non ari diren kozinatzen.