Indietro

Adituentzako olatuak

Top 10 Gipuzkoa

Adituentzako olatuak

Orrua, Sorginetxe, Alkolea...

Orrua: Zumaia eta Getaria artean dago. Hareazko hondoa du, eta maila handi samarra behar da zona horretan surf egin ahal izateko. Bertakoek diotenez, surf egiteko unerik egokiena marea gora datorrenean da. Eskuin olatua da. Sorginetxe: Deban dago. Bertara iristeak badu bere zailtasuna, itsaslabar txiki bat jaitsi behar baita uretara heltzeko edo, bestela, hondartzatik bertatik arraun egin. Ez dira asko izaten zona horretan aritzea aukeratzen duten surflariak. Eskuin olatua da, luzea eta sendoa. Aditu mailarako olatutzat hartzen da. Alkolea: Mutrikun dago. Maila eta ezagutza handia behar da, hondoa harrizkoa da eta.