Indietro

Legazpi

Top 10 Gipuzkoa

Legazpi

Industrializazio berantiarragoa izan zuten beste hiru herrietan ez bezala, Legazpin, burdinaren historia XI. mendean hasi zen, mendietan zeuden haizeolekin  (“jentiletxe” ere deituak).

XII. mendean, burdinolak ibaien ertzera jaitsi ziren indar hidraulikoa aprobetxatzeko. XV. mendean, nekazaritzako eta artzaintzako jarduerekin batera, 20 burdinola baino gehiago zeuden herrian.

Olagizonek auzia izaten zuten baserritarrekin, haraneko lehen biztanleak zirela aldarrikatzen baitzuten. Basoetatik egurra lortzeko beharra zen benetako arrazoia, hori baitzen burdinolen funtzionamendurako beharrezko lehengaia. Azpimarratu behar da bi talde horiek lege kode desberdinak zituztela.

XIX. mendean hasi zen burdinolen gainbehera, bai Legazpin, eta baita Gipuzkoan ere; garai berrietara egokitu behar izan zuten, eta errota, zerrategi edo zentral elektriko bihurtu ziren paper-industriarako.

Burdinolak desagertzearekin batera, lehenengo artisau-lantegiak sortu ziren, eta horietako bat, 1908an sortua, Patricio Echeverría S.A. tailerra izan zen. Hasieran 12 langile zituen, baina pixkanaka handituz joan zen, eta herriko lantegi handiena bihurtu zen.

1950etik aurrera, Legazpiko industriaren oparotasunak jende asko erakarri zuen udalerrira. Hala, 1.900 urtean 1.246 biztanle izatetik, 10.588 izatera igaro zen 1980an. Urte horretatik aurrera, ekonomiaren krisi larrien ondorioz, indize demografikoak gutxituz joan dira.

Gaur egun, baserri gutxi batzuk artzaintzan aritu eta artisautzako produktuak ekoizten badituzte ere, Legazpiko ekonomiaren bultzatzaile nagusiak industria eta zerbitzuak dira.

Esteka interesgarriak