Indietro

Hondalea

Top 10 Gipuzkoa

Hondalea

Uharte altxorduna

Santa Klara uhartean, itsasargi-etxe hustuaren barruan induskatuta, Cristina Iglesiasen lanak hiriaren eta itsasoaren hausnarketa eta komunikazio gune bihurtu nahi du Donostiako leku ikoniko bat.

Uhartearen natura basatian eta euskal kostaldearen geologian oinarrituta, Cristina Iglesias eskultoreak obra bat egin du, itsasargi-etxearen barrualdea eraldatzen duena, zaharberrituz eta eskultura ingurune zirraragarri bihurtuz. Brontzezko itsaspeko labar gisa urtutako estratu geologikoek eta bertan sartzen den itsasoko uraren sekuentziek jatorrizko mundu batera eramaten dute bisitaria, naturarekin harreman estuan. Esperientzia estetiko hori portuan hasten da, uhartera joateko itsasontzira igotzen garen une berean.