Journal

Euskadiko Orkestra Donostian: Chillida-Elogios

15/02/2024 19:30

Beste efemeride batek markatzen du Denboraldiko bosgarren kontzertua: Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena. Eskultorearen omenez, Euskadiko Orkestrak Chillida-Elogios enkargatu dio Antonio Lauzurikari; Bernaolak Gasteizen sortutako konposizio-eskolan ikasi zuten egileen artetik garrantzitsuenetako bat da Lauzurika. Obrak SGAE fundazioaren eta AEOS elkartearen babesa jaso du. Estreinaldi absolutu horren testuinguruan, Robert Treviñok zeharo desberdinak diren bi obra zuzenduko ditu. Lehenengoa Joseph Haydnen Zortzigarren sinfonia da, egileak berak «Gaua» ezizena jarri ziona, eta trilogia bat osatu zuen 1761ean konposatutako Seigarren sinfoniarekin («Goiza») eta Zazpigarren sinfoniarekin («Eguerdia») batera; hala, eguneko aldien aldarteak islatzen dituzte trilogiako lanek. Sergei Rakhmaninoven Hirugarren sinfoniari dagokionez, eta bere obraren zati handi batean bereizgarri den hipererromantizismo bihurgunetsuarekin gertatzen den ez bezala, errusiarraren lanik klasiko eta baikorrenetakotzat jotzen da, batez ere alaitasuna eta umorea transmititzen dituen hirugarren mugimendu batengatik.