Milaka urtetako abentura batean murgildu nahi duzu? Dinosauroak, lehenengo gizakiak, santuak, trenak, jauregiak… Etorri zaitez Inaziotar Bidea ezagutzera! Familian bisitatzeko bost geltoki proposatzen dizkizuegu gure lurraldeko haran hau ezagut dezazuen!

Historia modu dibertigarri batean ezagutuko dugu, prest al zaudete prestatu ditugun jolas eta asmakizunetarako? Miatu ditzagun Flysch inguruko paisaia ikusgarriak eta baita benetan historia interesgarria duen Ekainberri kobazuloa! Bisita dezagun Andre Madalen bere bizi ohiturak erakuts diezazkigun, goazen Loiolako Santutegia ezagutzera eta igo gaitezen trenera Burdinbidearen Euskal Museoan!
