Barnealdea

Barnealdea

Historia bizi den lekua

Gipuzkoa barnealdeko herriak, batez ere, Gipuzkoako paisaia dira.

Nortasun handiko herriak, bizitzaz, historiaz, kulturaz, merkatuz, galtzada-harrizko kalez, jatetxe abegikorrez gainezka daudenak, lehen une beretik bilduko zaituztenak. Mila ñabardura dituen kolore berdearekin, zelai eta basoak estaltzen baititu horrek, baina baita herrietako pilotalekuak ere. Plaza eta eliza ondoko pilotaleku hori leku guztietan ikusiko duzu; hortik aurrera, ordea, herri bakoitza deskubritu beharreko mundu berri bat dela ikusiko duzu.