Gipuzkoako Top 10

Gipuzkoako Top 10

Berde eta urdin, Europako hizkuntza zaharrenari eusten dion historiaz harro eta abangoardien sortzaile, Gipuzkoak lurralde berezia eta kosmopolita eta, batez ere, benetakoa eskaintzen du. Hemen aurkituko dituzu bidaiariek bilatzen dituzten plazer guztiak.

Kostalde bihurritik barrualde menditsu eta dotoreraino, euskal esentziaren osagai guztiak gordetzen dituen ibilbide bat proposatzen dizugu. Ezinbestekoak diren 10 leku hautatu ditugu, itsasora begira dagoen hiriburutik hasi eta Eduardo Chillidak Hernaniko baserrian zizelkatu zuen ametserainoko ibilbidea jasotzen dutenak.

Baina, askoz gehiago daude. Museo diren herriak bisitatuko dituzu, Loiolako Inazioren eta Juan Sebastian Elkanoren sorterrian zehar ibiltzeko eta, Arantzazun, Oteizaren Hamabi Apostoluak (hamalau dira) miresteko aukera izango duzu. Pasaian, bizi ezazu zuzenean XVI. mendeko euskal baleontzi baten erreplika zehatzaren eraikuntza. Ibil zaitez isilpean Aralarko Parke Naturalean, eta entzungo dituzu bidezidorrek oraindik ere gordetzen dituzten mitoak. Eta, noski, goza ezazu gure gastronomiaz, hasi sagardotegietako errituekin eta amaitu gure kostaldeko herrietako kresal eta parrila usainekin. Gipuzkoak harrapatu egiten zaitu, eta hau aurrerakin bat besterik ez da.

Zarautz
Gipuzkoako itsasertzeko hondartzarik luzeena eta askoz ere gehiago
Gehiago ikusi
Hondarribia
Itsas zaporea duen harresidun hiria,
Gehiago ikusi
Euskal kostaldearen geoparkea (UNESCO)
Itsasora erortzen diren itsaslabarren eta historiaurretik bizileku izan diren haran berdeen artean.
Gehiago ikusi
Chillida Leku
Artearen eta naturaren arteko fusioa.
Gehiago ikusi
Loiolako Santutegia
Artea eta espiritualtasuna Gipuzkoaren bihotzean.
Gehiago ikusi
Txotxaren errituala
Bisitaldia eta dastatzea sagardotegi batean.
Gehiago ikusi
Arantzazuko Santutegia
Arantzazuko Santutegia eta Aizkorri-Aratz Parke Naturala, ohiz kanpoko ingurune natural bat.
Gehiago ikusi
Cristóbal Balenciagaren Museoa (Getaria)
Elkanoren eta txakolinaren jaioterrian.
Gehiago ikusi
Albaola (Pasaia)
Albaola, Itsas Kultur Faktoria eta Pasaiako badia, Gipuzkoako itsas ondarea.
Gehiago ikusi
Aralarreko Parke Naturala eta Txindoki
Idiazabal gazta eta Tolosako eta Ordiziako merkatu tradizionalak
Gehiago ikusi