
Sagardoa eta Txakolina
Edari berritzaileak
Ezagutu enoturismoak Gipuzkoan eskaintzen dituen lurrinak eta paisaiak. Gure ardoak txakolina eta sagardoa dira.
Sagardoa
Sagardoa eta inguratzen duen guztia gertakari sozial eta kultural nabaria bihurtu dira Gipuzkoan.
Familia eta lagunak elkartzen ditu bere inguruan, gorriz markatzen ditu egutegiko hainbat egun, eta Gipuzkoako pertsona gailenak erakartzea lortzen du denboraldiari hasiera emateko. Bi museok, ehun bat sagardotegik eta hainbat eta hainbat jarduerak emango dizute sagar zuku honen sekretu guztiak ezagutzeko aukera.
Txakolina
XIX. mendearen hasieran, txakolina baserrietan ekoizten zen eta autokontsumora mugatzen zen.
Gaur egun, 2 milioi botila baino gehiago ekoizten dira urtero eta mundu osoko mahai dotoreenetara esportatzen da. Ziztu bizian garatu den ardo gazte apartsu eta freskagarri honek jatorri deitura du –Getariako Txakolina– eta ekitaldi erakargarrien protagonista da. Gainera, upeltegi ugari daude bisitak egiteko ateak zabaltzen dituztenak.