Planak euriarekin

Planak euriarekin

Eta orain… zer egingo dugu?

Lehenik, ez etsi. Euri fin hori, zirimiria, Gipuzkoaren izaeraren parte da, barnealdeko udako ekaitz labur baten edo kostaldeko galerna baten antzera. Gipuzkoara etorri eta bustitzen ez bazara, ez zara erabat hemen egon. Eta ez ahantzi euriari zor dizkiogula une oro mirets ditzakezun altxor naturalak.

Gainera, euria egin arren Gipuzkoa ez da gelditzen. Egun horietarako B plan batzuk proposatuko dizkizugu. Mota guztietako museoetarako bisitekin edo enogastronomiarekin lotutako planekin goza dezakezu, Gipuzkoako bazter guztietan euri egun batek aitzakia ezin hobea ematen baitizu egun “hondatu” bat, kultura eta aisialdiko eskaintzen bitartez, gozamen egun zoriontsua bihurtzeko. Eta gogoratu, planen artean beti duzu aukera aterkia hartu eta, gure kostaldeko edozein tokitan, Kantauriko olatuak kostaldearen kontra jotzen ikusteko. Eguraldi txarrarekin ere, denok kalera!

Sagadotegiko esperientzia
Sagardoan benetako aditu bihurtuko zara.
Gehiago ikusi
Aquarium
Donostiako Aquariuma Espainiako akuario eta itsas zientzia naturalen museo zaharrena da.
Gehiago ikusi
Cristobal Balenciaga Museoa
Getarian dago jostun baten omenez egindako munduko lehenengo museoa; bertan, Getarian eta modaren eta goi-mailako jantzigintzaren eremuan jaio zen diseinatzailearen transzendentzia unibertsala islatzen da.
Gehiago ikusi
Topic
Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa bakarra da Europan. Bost kontinenteetako txotxongiloak dira museo honetako protagonista bakarrak.
Gehiago ikusi
Oiasso Museoa
Oiasso, Bidasoa ibaiaren bokalean kokatua, baskoien portu hiria izan zen erromatar garaian.
Gehiago ikusi
Mirandaola
Burdinak garrantzia berezia izan du Euskal Herriaren bilakaeran.
Gehiago ikusi
Loiolako santutegia
Gaur egun, turismo espiritualaren funtsezko guneetako bat da.
Gehiago ikusi
Partidu ahaztezina
Bizi ezazu erremontea
Gehiago ikusi
Burdinbidearen euskal museoa
Burdinbidearen Euskal Museoa Azpeitian dago; Europa osoan dagoen trenbideen bilduma onenetako bat dago bertan.
Gehiago ikusi