Negozioen helmuga

Gipuzkoa leku ezin hobea da era guztietako bilera profesionalak egiteko. Ingurune natural magiko batean kokatuta egoteaz gainera, mendien berdea eta kostaldeko kolore ikusgarriak bat eginda, eskualde hau harro dago munduko hiriburu politenetako bat edukitzeaz, Donostia, alegia.

Toki hobezina turismo profesionalarentzat

Gipuzkoa adierazpen artistiko eta kultural gailenetakoen eszenatoki izan da historian zehar, eta nazioartean oso ezaguna da gainera bertako goi-mailako gastronomiari esker. Izan ere, metro karratuko Michelin izar gehien biltzen dituen lurraldeetako bat da, munduko gainerako lekuekin alderatuta (Japonian Kyotoren atzetik), eta bertan dago Europako bigarren Gastronomia Unibertsitatea: Basque Culinary Center.

Alderdi horiek eta beste batzuek osatzen dute lurraldearen nortasuna, ekiten dion guztian beti hobetzen eta gauzak beti ondo egiten diharduelako nabaria; era guztietako bilerak egiteko helmuga izateko haztegi hobezina, beraz. Gipuzkoa osoan zehar topatuko ditugu espazio berezi ugari eta paregabeak, goi-mailako teknologiez hornituak, kongresuak, konferentziak, koktelak, mintegiak, ponentziak, ikastaroak eta bestelako bilerak egiteko beharrezkoak. Ekipamendu bereziak dira, desberdinak, bere historia eta identitatea, bere iragana eta grina biltzen baititu bakoitzak, guztiek bokazio berari eutsiz, ordea: aurrera egitea eta irtenbide onenak eskaintzea.

Euskal kostaldea

Aurrekoa
Hurrengoa

Cristobal Balenciaga

Zure jardunaldia ospatzeko leku berezia eta paregabea. Museo hau goi-mailako joskintzaren aitzindari eta jenio bati eskainita dago, Cristóbal Balenciaga jostunari, alegia, eta bertako espazioak alokatzeko aukera eskaintzen du, ekitaldi bereziak, enpresetako bilerak, aurkezpen komertzialak eta harrerak egiteko. Bertan edozein ekitaldi prestatuz gero, aparteko leku hau beti izango dute gogoan hona datozen guztiek.
Hainbat gune eskaintzen ditu: teilatua maldan duen espazioa, argitasun handiko 4 gela eta auditorioa –batera edo bereizita erabiltzeko aukerarekin–, prentsa-aurrekoak, konferentziak eta abar egiteko beharrezko ekipamenduaz hornituta. Eta, azkenik, gunerik preziatuena, ATRIOA, Museoaren muina, eta ohiartzun handia izango duten afariak eta ekitaldiak ospatzeko aproposa.

San Marko Gotorlekua

San Marko gotorlekua eraikin militar bat da, Errenterian kokatua. Hirugarren Gerra Karlistaren ondoren diseinatu zuten, Pasaia portuko eremu estrategikoa eta Frantziako mugako komunikabideen igarobidea babesteko. Hainbat bilera-gela ditu, areto handi bat, espazio ugari, euren egituragatik eta moldakortasunagatik era guztietako batzarrak, konferentziak, prentsa-aurrekoak, koktelak... egiteko aukera eskaintzen dutenak.

Ficoba

FICOBA erakustazoka leku estrategiko batean dago kokatuta, sarbide egokiak izateaz gain herrialde mugakideen artean baitago, Donostiako aireportutik eta RENFE tren-geltokitik 5 km eskasetara, eta Parisekin lotzen gaituen SNCF tren-geltokitik 5 km-ra bakarrik.
Gainera, ingurune paregabea eta abantailatsua du, Baiona – Donostia eurohiriak, Txingudi badiak eta Euskal Kostaldeak osatutakoa. 1.000tik gora hotel-plaza daude Hondarribia eta Irun artean, baita 12tik gora jatetxe ere, Michelin izarra dutenak.

Itsas Etxea Auditorioa

Itsas Etxea auditorioa Hondarribian dago kokatuta, herri politenetako batean, prentsa nazionalaren erreferentzia ugarien arabera. Arrantzaleen herri honek ezaugarritzat ditu bertako etxe koloretsuak, bizitasun handiko kaleak, alde zahar paregabea, eta jatetxe bikainak.
Itsas Etxea auditorioaren eraikina 2.500 metro karratuko azalera du erabilgarri, eta beharrezko ikus-entzunezko baliabide eta baliabide tekniko guztiez dago hornituta, antzezlanak, zine saioak, kontzertuak eta bestelako ekitaldi kulturalak, baita enpresetako ekitaldiak eta kongresuak ere egiteko.

Landa paradisua

Aurrekoa
Hurrengoa

D´elikatuz

D´elikatuz elikadura eta gastronomia museo bat da, “Basque Highlands”-en bihotzean, Ordizian, kokatua. D´elikatuz-ek enpresa orok behar duen areto bat du propio gaitua bilerak, aurkezpenak, batzarrak eta bestelako ekitaldi profesionalak egiteko, eta ekipamendu hauez hornituta dago: pantaila, ordenagailu eramangarria, kanoia eta WIFI sarea doan. Gainera, inguruko jatetxeekin laneko menuak hitzartu daitezke ekitaldietarako.

Zerkausia

Zerkausia azoka esparru erdi-ireki erakargarri bat da, Tolosako alde zaharrean kokatua. 1900ean eraiki zuten, Oria ibaiaren gainean. Orain, larunbatero egiten da bertan azoka, eta ekitaldien eta ikuskizunen eszenatoki ere izan ohi da. Nabe luze bat du, 800 lagunentzako lekua biltzen duena muntaje desberdinak egin ahal izateko. Gainera, gune obalatu bat du erdian, ekitaldi txikiagoetarako. Eraikinaren estalki osoa inguratzen duen terrazan ere hainbat ekitaldi egin ohi dira, eta ibaiaren bista ederrak daude bertatik.

Topic

Hona bertaratzen direnek beti izango dute gogoan leku berezi eta bakan hau. TOPIC, nazioarteko txotxongilo zentroa, ametsetako leku bat da, mundu guztiko txotxongiloen erakusketa paregabe bat biltzen duena. Auditorio bat du 250 ikuslerentzako, sarbide egokiekin, eta plano inklinatuan banatutako eserleku erosoekin, ikuskizunak hobeto ikusi ahal izateko. Gainera, leku aproposa da konferentziak, debateak, kongresuak, konbentzioak… egiteko. Eta “anbigu” bat du: espazio zabal bat (150 m²), taberna, sukalde txiki bat eta dagozkien zerbitzuak biltzen direnekoa.

Igartza Jauregia

Jauregia, XV. mendean eraikia, Igartzako multzo monumentala osatzen duten eraikinetako bat da, zubia, burdinola, errotak eta dolarea barnean dituena. Igartzako jauregia leku berezia eta paregabea da enpresetako bilerak, produktuen promozio komertzialak eta kongresuak egiteko. Gainera, txakolia eta gazta dasta daitezke bertan, elkarraldi horiek osatzeko.

Iriarte Jauregia

XVII. mendeko jauregi txiki bat da, naturaren erdian kokatua. Zure ekitaldi esklusiboenak egiteko gune hobezina, modernoa eta erakargarria, ingurune ederrenean. Instalazioak, saloiak eta baliabide teknologikoak ditu mintegiak eta ospakizunak egiteko, eta 18 lagun gehienez bildu daitezkeen mintegietan dago espezializatuta. Hoteleko instalazio guztiak ekitaldirako erabiltzen dira esklusiboki. Zure lan-jardunari etekinik handiena ateratzeko leku paregabea, aldi berean aisiaz eta lasaitasunaz ere gozatzeko aukera emango dizuna.

Goizane Agroaldea

Munduko harrabotsetik baztertzeko leku paregabea, eta giro lasai batez inguratuta zure ekitaldia aurrera eramateko aukerakoa. Goizane landa-garapenerako baliabideen zentro bat da, Aralarko Parke Naturalaren erdi-erdian kokatua. Ekipamendurik onenarekin prestatuta dago bideokonferentziak eta bilerak egiteko, eta lan-jarduna osatuz inguruko baserritarren esperientzia gertutik bizitzeko. Gainera, bertako gourmet dendan lekuko produktu anitzak eta goxoak dasta daitezke.

Donostia

Aurrekoa
Hurrengoa

Kursaal

Donostiako Kursaal Kongresu Jauregia Rafael Moneoren obra arkitektoniko ikusgarri bat da, Kantauri itsasoari aurrez-aurre begira dagoena. Hirian egiten diren kultur jardueren eta kongresuen muina da eta, izan ere, 200 ekitaldiri eta 500.000 pertsonari egiten die urtero harrera.
Kursaal eraikina beira zeharrargizko bi kuboz osatuta dago eta espazio balioanitzak ditu, azken belaunaldiko teknologiaz hornituak: auditorioa (1.806 eserleku ikusleentzat) eta bilera-gelak (10 eta 575 bitarteko pertsona-kopuruarentzat), baita erakusketa-eremuak ere.

Victoria Eugenia Antzokia

Hiriaren erdi-erdian kokatua, Victoria Eugenia antzokia Donostiako eraikin enblematikoenetako bat da. Historiaz betea, antzoki honek, 1912an inauguratu zenetik, hiriko ekitaldi kultural nagusienei egin die harrera. Duela gutxi birgaitu dute eta espazio eszeniko berritzaile bihurtu da orain, ekipamendu eta zerbitzu modernoenez hornitua eta, betiere, bere jatorrizko xarma eta ezaugarri guztiak galdu gabe. Bertako areto nagusiak 910 eserleku ditu, eta beste espazio balioanitz batzuk ere baditu arte eszenikoekin lotura duten ekitaldiak eta jarduerak ospatzeko.

San Telmo Museoa

Ingurune paregabe batean kokatua, Donostiako alde zaharrean, alegia, San Telmo Museoa domingotarren komentu bat izan zen jatorriz. Hala, oraingo eraikinak bat egiten ditu XVI. mendeko eraikin monumentala eta egin zaion zabalkuntza arkitektoniko garaikidea.
Eraikin honek aukera ugari eskaintzen dizkie erakunde pribatuei nahiz publikoei bertako espazioak, baliabideak eta instalazioak erabil ditzaten euren jarduerak eta ekitaldiak garatzeko: konferentziak eta aurkezpenak, enpresetako bilerak, koktelak, galako afariak, kontzertuak, argazki erreportajeak, publizitateko filmaketak, sari banaketak, jardunaldiak, debateak eta abar.

Aquarium

Donostiako Aquariumak zerbitzu integrala eskaintzen die erakundeei, euren taldeak eta
bezeroak harrituta utzi nahi badituzte. Hala, bilerak, jardunaldiak, aurkezpenak, prentsa-aurrekoak
eta ekitaldi sozialak antolatzen dira bertan. Erakundeei euren xede enpresarialak itsas giro paregabe
batean lortzen laguntzeaz gainera, sentsazioez betetako mundu batean murgilduko dira gonbidatuak.
Museoak eskaintzen duen zerbitzu integrala neurrira diseinatuta dago ekitaldi bakoitzerako. Auditorium
bat du 164 lagunentzat, gela balioanitzak, ibilbide bat, catering zerbitzua (Aquarium Bokado) eta abar.

Eureka Zientzia Museoa

Donostiako Parke Teknologikoan kokatua, ingurune natural paregabe batean, eta hiriaren erdialdetik 10 min. eskasetara, Eureka! Zientzia Museoa zientziaren hedapenerako museo bat da. Instalazio egokienez hornituta dago era guztietako ekitaldiak eta jarduerak egiteko: lan-bilerak, ikastaroak eta prestakuntza, kongresuak, koktelak, konbentzioak, produktuen aurkezpena, prentsa-aurrekoak eta abar.

Basque Culinary Center

Basque Culinary Center Europako bigarren Gastronomia Unibertsitatea da. Eraikin berezia eta ikusgarria du, Donostian kokatua, goi-mailako gastronomiaren mekan, alegia. Auditorio bat du 200 pertsonarentzat, azken teknologiez hornitua gastronomiaren inguruko konferentzietarako, eta sukaldaritzako erakustaldietarako sukalde bat, itxaron-gelak, argazkilaritza-estudio bat…

Miramar Jauregia

Miramar Jauregiak bista zoragarriak eskaintzen ditu Kontxa badiaren gainetik, Donostiaren bitxi preziatutik. Ingeles estiloko etxe dotore honetan, lorategi ederrenez inguratutakoan, igarotzen zituen udaldiak Maria Kristina erreginak. Kongresu, elkarraldi edo mintegi bikainenak ospatzeko leku aproposa da, hainbat areto eskaintzen baititu, 195 lagun ere bildu daitezkeenak, megafonia, aldi bereko itzulpen-zerbitzu, pantaila erraldoi, kanoi proiektore, internet eta abarrez hornituak.

Ignaziotar lurraldea

Aurrekoa
Hurrengoa

Garaia Berrikuntza gunea

Garaia Berrikuntza Gunea punta-puntako elkagune abangoardista bat da Gipuzkoa delakoan. Ignaziotar Lurraldearen erdi-erdian kokatua, eskualde monumentalenean, alegia, gune moderno honetan elkarrekin bizi dira izen handiko Mondragon Unibertsitatea, zentro teknologikoak eta enpresen B+G unitateak ezagutzaren transferentzia fluxu etengabe batean. Hiru areto ditu, gela digital bat, telepresentziako areto bat, eta auditorio bat 210 eserlekurekin.

Bikuña Jauregia

Bikuña Enea jauregia, XVII. mendean Legazpin eraikia, Burdinaren Haranaren muinean, aelgia, Erdi Aroko dorre bat da, arkitektura sofistikatua duena.
Fundazioaren egoitza da, eskualdeko ondare naturalaren eta kulturalaren balioa hedarazteaz arduratzen den erakundearena. Espazio desberdinak eskaintzen ditu era guztietako jarduerak egiteko.

Arantzazu Gandiaga

Arantzazu Gandiaga topapetak eta batzarrak egiteko zentro bat da, San Sebastian Region delako erakargarritasun turistiko handienetakoa den gune batean kokatua. Bertan dago Arantzazuko Santutegia, “3 Tenpluko Ibilbideko” monasterioetako bat, besteak beste Chillida eta Oteiza artistek lan egin zuten basilika barnean hartzen duena. 750 metrotara itsas mailaren gainetik, eta mendiez eta naturaz inguratuta, Gandiaga zentroa leku hobezina izan daiteke bakean, estresik gabe, zaratarik gabe, soseguz eta patxadaz lan egiteko. Espazio ugari ditu era guztietako ekitaldiei harrera egiteko moldatuak.

Lorem ipsum

Servicios profesionales

LANKOR

lankor@lankor.eus

943428111

Carlston Wagonlit travel

943429192

Presencia by M.A.

presencia-inter@presencia-inter.com

902451485

Tisa

tisa-donosti@tisasa.es

943431157

INNEVENTO

innevento@innevento.com

943247949

BASKONGRESS

baskongress@baskongress.com

943271106

Edurne Pasabanexpeditions

info@edurnepasabanexpeditions.com

943260598

Hagoos

info@ghagoos.com

943226466

San Sebastian food

jon@sansebastianfood.com

634759503

Gs incoming

info@gsincoming.com

943260598

Viajes Eroski

v0215@viajeseroski.es

943430461

Equinoccio viajes

vequinoccio@unida.com

943216580