Prestatu zure bidaia

Prestatu zure bidaia

Gipuzkoa bisitatzeko ez duzu instrukzio libururik behar. Hemen hurbil daukazu guztia, eta toki orok du bere erakarmena. Esperientzia bildu eta benetakoa. Ez ezazu batere aukerarik galdu. Ongi prestatu zure egonaldia.

Jaitsi web honetan zure eskura dauzkazun gidak eta mapak. Gipuzkoan distantziak laburrak dira eta, horrenbestez, garraio publiko edo ibilgailu partikular bitartez mugitzea erosoa eta bizkorra da. Eskualde batzuek tren aukerak ere badauzkate.

Ostatu hartzeko, berriz, eskaintza zabala daukazu, kalitatezkoa betiere, zure aukera dena dela: kategoria guztietako hotelak, landetxeak, ostatuak, pentsioak, kanpinak…

Turismo bulegoen sare zabala dago, gainera, lurralde osoan zehar banatuta. Bulego horietan, tokian tokiko turismo baliabideei buruzko informazioa jasotzeaz gain, garraio publikoan, museoetan eta beste jarduera batzuetan deskontuak eskaintzen dituzten txartel kargagarriak eros ditzakezu.

Mapa Gipuzkoa

APP Deskargatu
 
Gehiago ikusi
Gidak eta mapak
 
Gehiago ikusi
Turismo bulegoak
 
Gehiago ikusi
Nola heldu
 
Gehiago ikusi
Planak euriarekin
 
Gehiago ikusi
Planak familiarekin
 
Gehiago ikusi
Alojamenduak
 
Gehiago ikusi
Kontaktua
 
Gehiago ikusi