Paisaia bereziak

San Sebastian Region benetako paradisua da aire zabalean. Egunak dituen 24 orduak, urteak dituen 365 egunak zabalik dauden guneak, egun bakoitzean aldakor, urtaro bakoitzean desberdin, baina zeharo hipnotiko betiere. Gauza bat ziurtatzen dizugu: etengabe arituko zara argazkiak ateratzen, bazter bakoitzak, bihurgune bakoitzak harrituta utziko baitzaitu paisaia liluragarri berri batekin.

Paisaia bereziak

Aurrekoa
Hurrengoa

Urkulu urtegia

Paisaia zoragarri hau Aretxabaletan dago.

Aizpeako meategiak

Aizpeako meategietan aukera izango duzu burdina ateratzeko lehengo moduak ezagutzeko eta galeria bat bisitatzeko.

Mollarri

Mollarriko mea-zamaleku zaharraren berreraikuntzak Zarauzko iragan industrialerako txango interesgarria eskaintzen digu, itsas zabalerako eta Getariarako ikuspegi harrigarriez gozatzeko aukeraz gain inolaz ere.

San Adriango tunela

Lizarrate edo San Adriango tunela antzinakoek infernuko zulotzat zuten leku mitiko bat da.

Adarra mendia

Adarra Gipuzkoako hiriburutik 10 km hegoaldera dagoen mendia da, 811 metro garaikoa.

San Anton

San Antongo talaia dugu Euskal Herriko nagusietako bat. Bertatik euskal kostaldea dugun altxor natural osoa ikusten da, Higer eta Matxitxako lurmuturren artean.

Jaizkibel

Naturak Gipuzkoako ekialdean eskaintzen digun altxor hau mendi formazio bat da, turismorako oso interes handikoa.

Larraitz

Abaltzisketako Larraitz auzoa Aralarreko Parke Naturalerako berezko sarrera da.

Sastarraingo harana

Sastarraingo harana izen bereko errekaren ondoan luzatzen da, bainuetxe herri dugun Zestoatik Izarraizko mendigune ikusgarriaren oinarriraino.

Lasturko harana

Lasturgo harana Euskal Kostaldeko Geoparkearen bihotzean dago, eta inguruan egin ahal izateko jarduera eskaintza zabala dauka.

Agenda

Hurrengo ekitaldiak

14EKA

Corpus Eguna

Oñati

24EKA

San Juan jaiak

Hernani

25EKA

San Pelaio jaiak

Zarautz

29EKA

San Pedro Jaiak

Pasaia

02UZT

Santa Isabel jaiak

Zumarraga