Hondartzak

Itsasbazterretik ibiltzeko, surf egiteko, hareazko gazteluak eraikitzeko, eguzkitan etzateko, ilunabarraz gozatzeko, edo besterik gabe, malekoian eseri eta amets egiteko... Euskal Kostaldeko 16 hondartzek, Kantauri itsasoari ausardiaz aurre egiten diotenek, olatuak, haize leuna, harea eta paisaiak eskaintzen dizkigute. Guztioi atsegin emango diguten hondartzak.

Hondartzak

Aurrekoa
Hurrengoa

Zarautz hondartza

Gipuzkoako hondartzarik luzeena, 2.500 metroko hedadura duena.

Hondarribiako hondartza

Gipuzkoako azkeneko hondartza, Bidasoa ibaiaren bokalean datzana.

Antilla hondartza

Orion kokatua, hondartza lasaia da Antilla, eguzkitan etzanda egoteko 3500 m2-ko azalera duena.

Malkorbe hondartza

Getariako hondartza txiki zoragarri hau portuaren inguruan dago.

Mutrikuko hondartza

Hondartza berezia, Mutrikuko portu ikusgarriaren ondoan kokatua.

Santixo hondartza

Zumaian dagoen hondartza honek hareatza zabala eta ur bareak ditu

Zazpi hondartzak

Kala arrokatsuen ilara latz eta basatia, Mutrikun kokatua, urpekaritza eta nudismo zaleek oso atsegin dutena.

Santiago hondartza

Familia giroko hondartza, eguzkia eta bainua hartzeko hareatza handi batez hornitua. Oso-oso gertu, Sorginetxen, Euskal Herrian surf egiteko olatu handietako bat.

Saturraran

Euskal Kostaldean argazki gehien atera izan zaion paisaietako bat.

Gaztetape hondartza

Kantauri itsasora zabalik

Itzurun hondartza

Familia giroko hondartza zoragarria, flyscharen geruza bertikal ikusgarriek bere baitan bildua.

Sakoneta

Senadi eder basatia Deban, Zumaiako bidean. Flyscha ikusi ahal izateko leku paregabea.

Ondarbeltz

Debako itsasadarraren ezkerraldera joanez gero, Ondarbeltz hondartza dago, Mutrikun.

Ondarreta hondartza

Donostiako hondartzarik zabalena, Loretopeak banantzen du Kontxa hondartzatik.

Zurriola hondartza

Donostiako surf hondartza, mundu osoko surflarien helmuga.

Kontxa hondartza

Hondartzen erregina. Donostiaren eta bere eskualdearen altxor preziatua.

Agenda

Hurrengo ekitaldiak

07UZT

San Fermin

Pasaia

24UZT

Santa Ana jaiak

Ordizia

30UZT

San Ignazio jaiak

Azpeitia

06ABU

San Salvador jaiak

Getaria

07ABU

Euskal Jaiak

Zumaia

08ABU

Aste Nagusia

Donostia