Monumentuak eta Eskulturak

Gipuzkoa monumentu eta eskultore handien sorterria izan da. Naturako elementuak –burdina, harria, ura eta sua– inork baino hobeto erabiltzen jakin zuten artistena. Errealitatearen kontzeptua eraldatzen eta espazioaren, argiaren eta itzalaren ikuspegi berri bat eskaintzen jakin zuten jeinuena. 60ko urteetan “Gaur” mugimendua sortu zen –Jorge Oteizak bultzatuta, besteren artean– adierazpen artistikoak kalean sustatzeko asmoz. Haiei esker, gaur egun, aire zabaleko museo bat da Gipuzkoa, tamaina handiko eta kalitate goreneko eskulturak ikus baitaitezke eskualde honetako udalerri desberdinetako plaza eta kaleetan.

Monumentuak eta eskulturak

Aurrekoa
Hurrengoa

Sancti spiritus unibertsitatea

Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatea monumentu errenazentista bat da, eta Euskal Herriko aurreneko unibertsitatea.

Arantzazuko basilikako atea

1950eko abuztuan ipini zuten aurreneko atea Arantzazuko basilika berrian.

Lili jauregia

Zestoan dugu Erdi Aroko arkitekturaren adierazgarri bikain hau.

Santa Elena Nekropolia

Santa Elenaren ermita, Ama Xantalen izenarekin ere ezaguna, Irungo alde zaharretik hurbil dago, Estebenea errekaren ertzean.

Oteiza frontoiak

Azkoitiak errealitate bihurtu zuen Oteizaren ametsetako bat: pilotaren mundura eraman zuen hutsaren esperimentazioa.

Basozabal jauregia

Basozabal jauregia XV. mendeko eraikin ederra da, Azpeitiko erdialdeko Enparan kalean kokatua.

Arrietakua jauregia

Euskal kostaldearen itsas historian murgildu zaitez Gipuzkoan, XVII. mendearen amaieran eraikitako jauregi bikain honetan barrena.

Atauts

Atauts (Ate + Huts) Jorge Oteizak Tolosan ipinitako aurreneko obra da.

Lizardiren lehioa

Chillidaren obra hau, altzairuz egina, Xabier Lizardi poetari egindako omenaldi bat da, eta Tolosako Aranburu jauregian dago kokatuta.

Eraikuntza hutsa

Altxor artistiko galanta, Donostiako Pasealeku Berrian itsasoari egunero desafio egiten diona.

Fleming-i omenaldia

Munduko badia politenetakoaren bista zoragarriak daude eskultura honetatik.

Bakearen usoa

Nestor Basterretxea eskultore gipuzkoarraren obra honek oso balio sinboliko handia du.

Nestor Basterretxearen Zinbaue Eskultura

Obra hau Hondarribiko Arma Plazan dago, Nestor Basterretxea eskultoreak egina da, eta 2014ko irailaren 5ean inauguratu zuten.

Bakearen gurutzea

Gurutzea 800 kiloko alabastrozko peiza batetik landuta dago.

Besarkada

Lagun baten besarkada, adiskidetzea edo elkar ulertzea artearen hizkuntza unibertsalaren osagai dira.

Haizearen orrazia

Klasiko bat da Donostian, ezinbestean bisitatu beharrekoa. Eduardo Chillidaren Haizearen Orrazia artea eta paisaia bat egiten dituen obra ederrenetako bat da.

San Marko gotorlekua

San Marko gotorlekua, Donostia eta Errenteria artean kokatua, eraikuntza militar bat da, XIX..

Agenda

Hurrengo ekitaldiak