Asteburuko planak

Geoparkea

Zoragarria eta ezezaguna, Euskadiren esentzia

Zatoz Debabarrenera eta sartu gure lurraldearen purutasunean. Asteburu bakarrean, natura, delicatessen gastronomia, abentura eta atsedena uztartuko dituzu edertasunez eta historiaz betetako eskualde honetan.

Urretxu

Sartu Gipuzkoa barnealdeko magian

Urola Garaiak harriturik utziko zaitu, espero ez zenuen bezala harritu ere. Esperientzia aberasgarria biziko duzu: natura, poteo giroa, Joxe Mari Iparragirre abeslariaren historia, Burdin Haranaren muina eta Igartubeiti baserria.

Kontxako badia

Donostian galdu ezin dituzun txoko guzti-guztiak

Donostia hiri txikia da, baina galdu ezin dituzun hainbat toki dauzka ezkutuan. Bisita errazteko, hainbat ibilbide prestatu dizkizugu, bertako kaleetan barrena ibiltzeko eta donostiarren esentziaz jabetzeko.

Tolosa

Edozeren bila ari zarela ere, hementxe topatuko duzu

Tolosaldea eskualde zoragarria, autentikoa eta berezia da, Tolosa herria buru duela. Bertako produktuaren sehaska; giro paregabea izaten da eguneko ordu guztietan, eta tradizio kultural handiko herriak ditu inguruan. Hori guztia dela eta, pozarren ibiliko gara bisitaldi honetan.

Hondarribia

Punta-puntako proposamena itsas aisialdirako

Itsasoaren energiak hartuko zaitu Hondarribian eta Irunen, Gipuzkoako Bidasoa eskualdean. Maila eta adin guztietarako jarduera askotarikoak, oroitzapen ezabaezinez konpentsatuko gaituztenak.

Txindoki

Ibili tipi-tapa “Basque Highlands” aldean, eta hartu arnasa sakon

Goierri ihesaldi bikaina da autentikotasuna maite dutenentzat. Mendi parajeok ia-ia magikoak dira. Goierri Gipuzkoa barnealdean kokaturik dago. Oraindik ere gehiegi ezagutzen ez den paraje errustiko hau paregabea da mendi bueltak egiteko eta gastronomia tradizionalaz gozatzeko.

Zarautz

Dastatu itsasoa bertsio guztietan

Asteburu osoa kostaldetik irten ere egin gabe, erabateko gozamenenean. Hondartzak, moda, dibertsioa, natura gehiago, poteoa... Eta guztia parrila zaporearekin. Ezagutu ondoren, ez duzu handik irten nahiko.

Sagardoetxea

Sagardoaren lurra eta Chillida Lekuren magia

Donostialdean sortzen da sagardoa eta haren liturgia. Baina hori baino askoz ere gehiago da. Ezin ditugu ahaztu Galarreta pilotalekuaren bisita ahaztezina, Harria Hitz herri-ibilaldia eta, nola ez, artista paregabeak Chillida Lekun utziriko magia.

Agenda

Hurrengo ekitaldiak

07UZT

San Fermin

Pasaia

24UZT

Santa Ana jaiak

Ordizia

30UZT

San Ignazio jaiak

Azpeitia

06ABU

San Salvador jaiak

Getaria

07ABU

Euskal Jaiak

Zumaia

08ABU

Aste Nagusia

Donostia