Edukira joan
Hizkuntza
Menu

Gipuzkoan bada leku txiki bat, bakana eta berezia. Lurralde txikia kilometro karratutan, baina handia bere eragin eremuan, den-dena sagardoari lotuta baitago bertan: historia, kultura, ekonomia, ohiturak, bizimoduak, errituak eta abar. Ongi etorri Sagardoaren Lurraldera.

Sagardotegietako Sagardotegietako oihua, Txotx! entzutean, mahaikideak kupeletara hurbiltzen dira eta edalontziak estrategikoki alboratzen dituzte sagardoak beira jotzean hautsi eta bere lurrinik onenak aska ditzan. Txotxaren erritualak 50 bat urte besterik ez baditu ere, mundu osoko milaka bisitari liluratu ditu. Dastaketa pribatuetan du bere jatorria, sagardoa erosi nahi zuten merkatariei sagardogileek probatzeko ematen zietenean. Gaur egun, sagardoa dastatzeko Txotx denboraldia urtarriletik apirilera bitartean da, baina sagardotegi gehienak zabalduta egoten dira urte osoan zehar.

Anterior
Siguiente

Sagardotegi gehienak Lurralde honetan daude, zehazki, Astigarragan, Hernanin, Urnietan eta Usurbilen, baina badira beste sagardotegi batzuk Gipuzkoa osoan zehar banatuta ere. Sagardotegi tradizionalenetan, zutik jateko eta bero jantzita joateko –instalazioak handiak eta zaharrak dira– ohiturari jarraitzen zaio. Baina modernoenetan – gaur egun gehienak– klimatizazioa eta zurezko mahai korrituak daude. Sagardotegi batetik bestera aldatzen ez dena hauxe da, ordea, menua: bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta irasagarrarekin eta intxaurrekin.

Anterior
Siguiente

Gure kultura sagardoari zor diogu neurri handi batean. Ez dakigu jatorrizko sagarrondoak berez sortu ote ziren gure paisaiaren osagarri izateko edo landatzen hasi ote zituzten historiaren une jakinen batean, baina jakin badakigu ugariak direla Erdi Arotik aurrera sagarrondoak, sagarra eta sagardogintza defendatu eta babesten dituzten aipuak. XVI. eta XVII. mendeetan, baserrietan egiten zen sagardoa: lehenik eta behin, baserriko gune nagusia zen dolaretik hasten ziren sargardoa egiten. Herritarren ohiko edaria izateaz gainera, euskal itsasgizonen eta arrantzaleen edaria zen ere bai, Ipar Atlantiko osoan zehar bakailaoa eta balea arrantzatzera joaten zirenena. Kontratuetan esplizituki adierazten zen: eskifaikide bakoitzarentzat bi edo hiru litro sagardo egunean, eskorbutoa, hain gaixotasun larria, saihestearren.

Anterior
Siguiente

Sagardoa

Aurrekoa
Hurrengoa

Sagarbike

Ezagutu ezazu trekking txiki honen bitartez sagardoaren historiaren memoria bizia

Sagardo-route: sagardotegietara eramaten zaitugu

Gipuzkoa sagardoaren eta sagardotegien sorterria da.

Sagadotegiko esperientzia

Sagardoan benetako aditu bihurtuko zara.

Sagardoetxe visita + sagardotegi menua

Gipuzkoa sagardoaren eta sagardotegien sorterria da.

Sagarraren tailerra

Etxeko txikienek primeran pasatuko dute tailer honetan

Sagardoa eta itsasoa

Eskifaikide bakoitzeko hiru litro sagardo eramatea, eguneko

Galarreta remonte

Sagardoa eta gazta gure eskualdeko balio handieneko bi produktu autoktono dira.

Altxor naturalak

Aurrekoa
Hurrengoa

Leitzaran Biotopoa

Leitzarango haran zoragarria Biotopo babestua deklaratu dute, Leitzaran ibaiaren inguruko basoaren kalitateagatik.

Museoak

Aurrekoa
Hurrengoa

Museum Cemento Rezola

Zementua berebiziko garrantzia duen elementua da gure zibilizazioan.

Chillida leku

Eduardo Chillidak bere ametsa errealitate bihurtu zuen Chillida-Leku Museoan: artista donostiarraren ibilbidea ezagutzeko lekua.

Sagardo lurra

Sagardotegia

Sagardo Lurra | Erreserba zentroa

Hain dago gertu hiriburutik, ezen amets egin duzula pentsatuko baituzu, bat-batean igaroko baitzara hiri kosmopolita batetik tradizioz betetako ingurune batera. Minutu gutxitan, ingurune soziokultural egiazko eta berdingabean integratuta sentituko duzu zure burua.

Agenda

Hurrengo ekitaldiak

06ABU

San Salvador jaiak

Getaria

07ABU

Euskal Jaiak

Zumaia

08ABU

Aste Nagusia

Donostia

16ABU

San Roke jaiak

Deba