Landa Paradisua Gipuzkoaren muina da, belar eta mendi berdez osatutako labirinto handi bat, bere zoko ugarien artean euskal kulturaren esentzia puruenari, bere ohitura zaharrei eta bere antzinako hizkuntzari, euskarari, babesa eman diona. Gipuzkoaren barrentasun sakonenak, bere haran estu eta emankorren artean, bazter berezi amaigabeak biltzen ditu, guztiak benetako landa-lurrin abegitsuaz eta babestuaz zipriztinduta. Hurbiltzen den orok bertan geratu nahi duela benetan sentiaraziko dion lurrina.
Paisaia bereziak
Tokiko merkatuak eta produktuak
Museoak
Esteka interesgarriak
Agenda
Hurrengo ekitaldiak

Landa Paradisua | Erreserba zentroa
Natura eta gastronomia dira mendi ederrez eta ezkutuko bailarez inguratutako barnealde honen ezaugarri nagusiak. Merezi du azoka tradizionalak bisitatzea: Tolosako azoka (larunbatetan) eta Ordiziako azoka (asteazkenetan). Bertako produktuez gozatu ahal izango dugu, giro paregabean.