Itxi begiak eta egin amets, Ignaziotar Lurraldean barneratzean bidaia bat egingo baituzu lehenaldira. Lurralde honetan barrena galtzen zarenean ezagutuko dituzu historian zehar gizakia naturako elementuez baliatu izan den moduak, bere burua babesteko, bizitzeko, ikasteko, meditatzeko edo lan egiteko. Loiolako San Ignazioren eta tenplu ikusgarrien historia biltzen da bertan, burdinaren, harriaren eta suaren lurraldean, Oteizari eta Chillidari modelatzen erakutsi zien paisaian, antzina-antzinatik gizadiaren historiaren agertoki izan den honetan.
Esploratzaile
Tenpluak
Monumentuak eta eskulturak
Esteka interesgarriak
Agenda
Hurrengo ekitaldiak

Ignaziotar Lurraldea | Erreserba zentroa
San Inazio Loiolakoaren izena gogora ekartzen duen lur horrek aukera eskaintzen digu ibilbide aparta egiteko, historiaurrean zehar nahiz Gipuzkoako une historiko garrantzitsuenetan zehar. Bisitatu ditzakezun tokiak: Arrikrutzeko kobak eta Ekainberri. Igartubeiti baserria, Euskal Herri osoko baserri interesgarrienetako bat. Mirandaola burdinola, Legazpin, Burdinaren Haranaren bihotzean. Lili jauregian egiten diren bisita antzeztu harrigarriak eta Trenaren Museoa, lurrun trenez bidaiatzeko aukerarekin.