Hirurogei kilometroko kostaldeak osatzen du Gipuzkoan aurreko profila itsasoari begira dagoelarik. Itsaslabar ikusgarriko kostaldeak, Kantauriko olatuei aurre egiten dieten hondartzak eta arrantzaleen herrixka tradizional xarmagarrien ilara luze batek margotzen dute itsasertza. Hala, euskal kostaldeari edertasuna dario alde guztietatik, bertako ikuspegi, kalexka, plaza, denda, jatetxe eta jendeei esker. Hori guztia itsasotik ateratako gutizia gastronomikoen usain gozoaz inguratuta.
Hondartzak
Surfing
Txalupa ibilbideak
Esteka interesgarriak

Ekialdeko Euskal Kostaldea | Erreserba zentroa
Ekialderantz begiratzen badugu, toki magikoak aurkituko ditugu gure kostaldean. Pasaian Albaola dago, Itsas Kultur Faktoria; bertan, zuzenean ikusi dezakegu nola ari diren eraikitzen San Juan baleontziaren erreplika. Ondoan, Mater itsasontzi museoan, gure arrantzaleen bizimodua ezagutu dezakegu. Itsasadarraren beste ertzean, berriz, Pasai Donibane dago; herrigune historiko xarmagarria du, eta ospetsua da gastronomiagatik.

Mendebaldeko Euskal Kostaldea | Erreserba zentroa
Kostalde honetan dago Euskal Kostaldeko Geoparkea (UNESCO), non Lurraren historiako pasarte zirraragarrienenak gordetzen dituen paisaia honetako protagonistak aurkitzen baititugu: geologia eta euskal kultura. Getarian, berriz, Balenciaga Museoa bisitatu dezakezu, Balenciaga moda-sortzaile apartaren bizitza eta obra ezagutzeko.