Edukira joan
Hizkuntza
Menu

Donostia deskribatzea ez da batere zaila: hiru mendiz, hiru hondartzaz, uharte batez eta ibai batez jantzitako hiria. Bere edertasun naturaletik harago, Gipuzkoako hiriburua ezaugarri duen xarma lantzen joan da, biltzen duen arkitektura bikainari, bertako bizi-kalitateari eta ospe gastronomikoari esker.

Hamasei Michelin izar, gastronomiako unibertsitate bat, pintxoak edo goi-mailako sukaldaritzako benetako jakiak dastatzeko aukera mini-erraziotan, bi jatorri-deitura (Idiazabal gazta eta Getariako txakolina)… mundu osoko mahai onenetan zerbitzatzen diren gutiziak, azoka tradizionaletan salgai eta zentzumen guztientzako gozagarri, kalitate goreneko elikagai naturalen aukera zabal-zabala, beraz. Arrazoi horiek guztiek, eta hirira zatozenean ezagutuko dituzun beste hainbat arrazoik, bihurtzen dute Donostia benetako foodientzako paradisuzko helmuga.

Anterior
Siguiente

Egin korrika, eragin pedalei, surfeatu, patinatu, ibili lauhazka, nabigatu, jaurti baloia…! Kirol jarduera guztiek balio dute Donostian, betiere baldintza bat beteko badugu: aire zabalean egitea, lagun dugun paisaiaren edertasunaz gozatzeko. Hiriak bazter guztietatik eskaintzen dituen bistekin, benetako gozamena da hemen kirola egitea. Izan ere, urtean zehar, lehen mailako kirol ekitaldi ugari ospatzen dira bertan (Behobia-Donostia maratoia, Txirrindularitza Klasika, Donosti Cup, Belaontzi Estropada, zaldi lasterketak, Nazioarteko Xake Opena) baita era guztietako herri-proba ugari ere. Hiria ezagutzeko modurik osasungarriena.

Anterior
Siguiente

XX. mendearen hasieran Espainiako errege-familiak udaldiak igarotzeko helmugatzat aukeratua, Donostia, gaur egun, eskakizun handieneko bidaiarien hiria da. Bost izarreko hotel bat du Urumea ibaiaren ertzean, hiru jatetxe famatu hiru Michelin izarrekin, lehen markako dendak, edertasun paregabea darion ingurune naturala eta beste hainbat azpiegitura eta baliabide, kalitate gorenekoak eta nazioartean ospea zabaldua dutenak (Museo Chillida Leku, Cristóbal Balenciaga Museoa edo La Perla Talasoterapia). Horiek guztiek bihurtu dute Donostia fintasuna eta dotoretasuna maite dituztenen helmuga.

Anterior
Siguiente

Herritarren energia-olatuek Donostia zipriztindu zuten 2016an, Europako Kultur Hiriburutzaren urtean. Are eta bizitasun handiagoa eman zioten hiriko kultur giroari: erakusketa, kontzertu, jaialdi, sorkuntza-elkarraldi gehiago, eta batik bat, networking kultural zabalagoa, inspirazioari, sormenari, gizartearen sektore guztietako gogoetari zabaldutako espazio gehiago, alegia. Kultura, letra larriz, aspalditik ari baita hiriko itsasoak inguratzen hauekin guztiekin: Chillidaren, Oteizaren edo Basterretxearen obretako bakoitza, Donostia Zinemaldia, Jazzaldia, Musikene, Tabakalera, Donostiako Orfeoia, San Telmo Museoa… Emaitza, hiri sortzaile eta inspiratzailea.

Anterior
Siguiente

Donostiako txokoak

Aurrekoa
Hurrengoa

Konstituzio plaza eta Alde Zaharra

Konstituzio plaza Donostiako Alde Zaharraren erdi-erdian dago.

Kontxa badia

Hiriaren ikurretako bat da Kontxa badia.

Victoria Eugenia Antzokia

1893an Maria Cristina erregina, bere gortearekin batera, Donostiara etortzen hasi zen udaldiak igarotzera; halaxe igo zen hiria kategoriaz, erregetzaren hiri turistiko bihurtu zenean.

Sagues

Groseko auzoan, Côte Basque-ko surf giroaren ikono nagusia da Sagues.

Haizearen Orrazia

Leku hau, Kantauri itsasoa haserre dagoenean eta kresal usainak blaitzen zaituenean, nekez ahaztuko duzun altxor artistikoa da.

Igeldo mendia

Ez zara Igeldo menditik joango zure selfie-a atera gabe.

Hondartzak

Aurrekoa
Hurrengoa

Ondarreta hondartza

Donostiako hondartzarik zabalena, Loretopeak banantzen du Kontxa hondartzatik.

Zurriola hondartza

Donostiako surf hondartza, mundu osoko surflarien helmuga.

Kontxa hondartza

Hondartzen erregina. Donostiaren eta bere eskualdearen altxor preziatua.

Monumentuak eta eskulturak

Aurrekoa
Hurrengoa

Eraikuntza hutsa

Altxor artistiko galanta, Donostiako Pasealeku Berrian itsasoari egunero desafio egiten diona.

Fleming-i omenaldia

Munduko badia politenetakoaren bista zoragarriak daude eskultura honetatik.

Bakearen usoa

Nestor Basterretxea eskultore gipuzkoarraren obra honek oso balio sinboliko handia du.

Bakearen gurutzea

Gurutzea 800 kiloko alabastrozko peiza batetik landuta dago.

Besarkada

Lagun baten besarkada, adiskidetzea edo elkar ulertzea artearen hizkuntza unibertsalaren osagai dira.

Haizearen orrazia

Klasiko bat da Donostian, ezinbestean bisitatu beharrekoa. Eduardo Chillidaren Haizearen Orrazia artea eta paisaia bat egiten dituen obra ederrenetako bat da.

Donostia

Agenda

Hurrengo ekitaldiak