Gipuzkoak dena dauka zure bisita esperientzia ahaztezina izan dadin. Baita zure neurrirako ostatua ere.

Kalitatezko proposamen sorta zabala eskaintzen dizugu, estilo guztietakoa eta gustu guztietarakoa, atsedenik erosoena hartu, indarberritu eta zure egonaldiaz gozatzen segi dezazun. Ez baina lorik hartu! Leku berezi hori ziurtatu nahi baduzu, lehenbailehen egin erreserba.

  •  

Hotelak eta pentsioak

Bilatu zure logela ideala.

Gipuzkoan ostatu eskaintza zabala dago. Bai Zinemaldiko izarrak joan ohi diren hoteletako luxuzko suite bat, bai kostaldeko herriren bateko hotel xarmangarri bat. Bai Aralar mendilerroaren oinean dagoen ostatu praktiko bat, bai hiriburuaren erdigunean oso ondo kokatuta dagoen ostatu-etxe xume bateko logela ekonomiko bat. Bilatu zure logela. Zuretzat ezin hobea den bat dago.

 

Landa-ostatuak

Zure etxea mendian

Gipuzkoa lurralde txiki baina labirintikoa da, ibaiek jarraitzen dituzten haran luze eta bihurriekin, itsaslabar indartsuekin eta mendi handiekin, zeintzuen azpian ostatu hartzea egundoko plazerra baita. Aukeratu zure ostatua. Gozatu gure geografiaz.

 

Alojamendua bilatzeko

Ez dago emaitzarik hautatutako iragazkiekin. Saiatu berriro.

"Noiztik" atalari dagokion eguna ezin da "noiz arte" atalekoaren ondorengoa izan.

"Noiztik" atalari dagokion eguna ezin da "noiz arte" atalekoaren ondorengoa izan.

Agenda

Agenda

  • Aurrekoa
  • Hurrengoa