
Agenda
Ikuskizuna: “Sagarrondo txintxo, sagarrondo on!"
2023/10/07 18:00
Garazi Etxaburu dantzariak, Urbil Artola gitarra-jotzaileak, David Azurza konpositoreak eta Andoni Salamero olerkari eta esatariak ikuskizuna eskainiko dute urriak 7an, larunbatean, Igartubeiti baserriko dolarean, Antioko Musikaldiaren barne, arratsaldeko 18:00etan.
Ikuskizun honetan, sentiberatasuna ardatz, dantzaren, musikaren eta hitzaren bidez sagarrondoak izango dira protagonista, hauek, sagarrondoak, eta hauen itzalean baserritarrek izandako sentipenak eta bizipenak.
Beharrezkoa da izena ematea, 943 72 29 78 telefonoan edo emailez, igartubeiti@gipuzkoa.eus.