
Agenda
40 urte dantzan: emanaldi berezia
2023/01/27 19:00
Antiguotarrak Euskal Dantza Taldeak 40.urteurrenaren ospakizunari hasiera emateko Gipuzkoako dantzetan oinarritutako emanaldi berezia osatu du. Taldeko dantzariek Antiguako txistulari eta Luberriko abesbatza izango dituzte lagun emanaldian.
Gonbidapenak: Lugaritz K.E. an banatuko dira urtarrilaren 23tik aurrera (16:00 -20:30).