Agenda

Agenda

Olarro Eguna Zumaian

2022/09/17 10:30

Aurten ere, Olarro Eguna ospatuko dute Zumaian, irailaren 17an. Egunean zehar dastaketa, erakusketa eta lehiaketa gastronomikoa egingo dituzte.

 

10:30etatik 13:30etara Eusebio Gurrutxaga plazan olagarroan oinarrituriko plater bat prestatu beharko dute, bakoitzak nahi duen erara: ohizko eran (olarrua patatakin) edo era berritzailean.

 

Olagarroa prestatzeko era desberdinak ezagutaraztea, ahal den errezeta kopururik zabalena jasotzea eta, era berean, berrikuntza gastronomikoa bultzatzea da lehiaketa gastronomiko honen helburua. Urtez-urte jasotako errezeta guztiekin bilduma bat osatzen joateko asmoa dute antolatzaileek.

 

Gastronomia alorrean, olagarroa nabarmentzeko moduko jakia izan da Zumaian, eta bertakoei zein kanpokoei zumaiar nortasunez betetako festa bat eskaintzeko bidea zabaltzen du proposamenak. Jakina, olagarroaren garrantzi gastronomikoa ezin da alboratu egun honetan eta olagarroa jaki gisa eskaintzea baldintza ezinbestekoa da.

Olarro Eguna Zumaian

Dantza

Musika

Haurra

Azoka

Kirola

Gastronomia

Jaialdia

Kultura

Turismoa

Zumaia


Informazio gehiago