Agenda

Agenda

San Ignazio jaiak, Azpeitian

2022/07/30

-

2022/08/02

Lau egunez jai giro bikainaz gozatu nahi dutenek hitzordua izango dute Azpeitian; ohi legez, San Ignazio jaiek ("Saninazioak") milaka lagun erakarriko dituzte. Txupinazo tradizionalak ematen die urtero hasiera festei, uztailaren 30ean, baina aurreko asteburuetan ere ekitaldi ugari antolatu ohi dira.

 

Egun horretako egitarauaren barruan honakoak aurki ditzakegu, besteak beste: musika emanaldiak, kalejirak, jolasak eta herri-bazkaria. Uztailaren 31n, San Ignazio egunean, egiten dira ospakizun gehienak. Soreasuko Sebastian Deunaren elizan meza nagusia izaten da, eta aurretik prozesioa egiten dute herriko alde zaharreko kaleetan zehar.

 

Hurrengo egunean, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak Loiolako Santutegian elkartzen dira.

San Ignazio jaiak, Azpeitian

Festa

Kultura

Turismoa

Azpeitia


Informazio gehiago