Agenda

Agenda

Abuztuaren 31 oroitzeko ekitaldiak

2022/08/31 11:00

1813ko abuztuaren 31n hiria suntsitu zuen sutea gogora ekartzen dute urtero donostiarrek. Sutearen ostean, kale bat bakarrik geratu zen zutik, gaur egun Abuztuaren 31ko kalea deitzen dena, alegia. Ohi legez, aurtengoan ere mota guztietako ekitaldiak egongo dira. 21:30ean argi guztiak itzali eta balkoietan zein kalean kandelak piztuko dira. Ondoren, txistulariek San Bizente elizaren aurrean Donostiako Martxa jo eta zuzien, eskopeten eta tronpeten laguntzaz kalea zeharkatuko dute, Santa Maria elizaraino. Horren ondoren, gaueko 22:00ak aldera, berriro ere argi guztiak piztuko dira, eta trikitilariek Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko dituzte. Labur-labur esanda, jai-giroa izango da protagonista nagusi Donostian.

Abuztuaren 31 oroitzeko ekitaldiak

Festa

Kultura

Turismoa

Donostia


Informazio gehiago