Agenda

Agenda

Tolosako Babarrunaren Festa

2022/11/19

-

2022/11/20

Hainbat egunez Tolosan bertako produkturik ospetsuenetako bat omenduko dute: babarruna. Ezbairik gabe, jaki hori gustuko dutenen elkargune bilakatuko da beste behin Gipuzkoako udalerria.

 

Hala, Tolosako babarrunaren ekoizleen lehiaketa egingo dute Trianguloa plazan. Bisitariek babarrunarekin nolabaiteko lotura duten produktuak (hala nola, pipermina, odolosteak eta ardoa) eskuratzeko parada izango dute.

 

Bestalde, Tolosako babarrunaren gastronomia lehiaketa egingo dute Zerkausian, eta indaba irabazlea hoberen prestatzen duten sukaldariak sarituko dituzte. Ondoren, indaba-jana herrikoia egongo da.

Tolosako Babarrunaren Festa

Azoka

Gastronomia

Kultura

Turismoa

Tolosa


Informazio gehiago