Top 10 Gipuzkoa

Zumalakarregi museoa

XIX. mendeko Euskal Herrira bidaiatuko gara, gizarte-, kultura-, ekonomia- eta politika-aldaketa ugariko garaira.

Ormaiztegin dago Zumalakarregi Museoa. Bertan, XIX. mendeko Euskal Herrira bidaiatuko gara, gizarte-, kultura-, ekonomia- eta politika-aldaketa ugariko garaira. Erakusketak euskal gizarteak aldaketa horien aurrean izan duen bilakaera erakusten du, eta gerra karlisten kausa nagusiak, gakoak eta ondorioak erakusten ditu. Ormaiztegiko Iriarte Erdikoa etxean dago; XVII. mendeko euskal baserri tipikoa da. Bertan bizi izan zen Zumalakarregi familia.