Zerain
Landa paradisua

Zerain

Zerain, Aizkorriko mendilerroaren magalean, paisaia edertasun itzeleko parajea da, eta ibilbide interesgarriak eskaintzen ditu.

Zerain, Aizkorriko mendilerroaren magalean, paisaia edertasun itzeleko parajea da, eta ibilbide interesgarriak eskaintzen ditu, landa giroan murgilduta: herrigunean parrokia, Jauregi dorretxea, Etnografia Museoa eta XVIII. mendeko kartzela ikus ditzakegu; turismo bulegoaren ondoan denda bat, eta Gipuzkoako produktuak erosi ahal izango ditugu bertan, hala nola sagardoa, modu tradizionalean egindako gazta, babarrunak, bertako sagarrak, marmeladak, zeramika… Museoko gela batean Idiazabal gazta eta sagardo dastaketak eta uztarketak egin daitezke, produktu bi horiek inguruko baserrietan produzituak baitira. Aukera duzu, halaber, Larraondoko zerrategi hidraulikoa bisitatzeko.

Esteka interesgarriak