ZABALETA SUITES
Zabaleta Suites apartamentuak Donostiako lekurik onenetako batean daude: Zurriola hondartza ospetsuaren ondoan, surfaren arloko munduko gune garrantzitsuenetako baten ondoan, alegia. Eremu alai hau dendaz eta tabernaz gainezka dago, eta azken horietan, hiriko pintxo onenak dasta daitezke. Hiriaren erdigunetik eta alde zaharretik oso hurbil dago.
Apartamentuak gustu onez dekoratuta daude, zabalak dira, eta argitsuak. Horietako batek, 70 metroko terraza bat dauka. Sukaldeak txukunak eta zuri-zuriak dira, eta erosotasun guztiak dituzte etxean bezala sentitzeko.
Zabaleta Suites aukerako ostatua da, dekorazio, erosotasun eta kokapen egokia dituelako familiarekin eta lagunekin egonaldi atseginaz gozatzeko Donostian.
Zerbitzuak
- Kitchen facilities
- The Internet

Erreserbatu zure plana
Gipuzkoa Turismoako erreserba gune ofizialean hotelak, pentsioak eta edozein ostatu mota zuzenean erresarbatu ditzakezu, baita gure lurraldea ezagutzeko jarduera eta ibilaldi honenak ere.