UGARTEBigarrena

Bellabara Auzoa 15, 20159 BEBALLEA Asteasu
943 692 722

XVI.mendeko baserria, ondare historiko izendatu zuten sagardo dolarea dela eta. Eraikin independente bat dauka, eraberritutako aletegia, gaur egun nekazaritza turismo bezala moldatua dagoena. Hiru gela bikoitz ditu, bainugela pribatuarekin edo partekatuarekin. Erabat hornitutako sukaldea ere badu etxeak, eta baita jan-egongela ere. Etxean ekoitzitako produktuekin osatutako askotariko gosariak eskaintzen dituzte.

ETXEA OSORIK edo GELAKA alokatu daiteke.

Ingurune paregabean dago kokatuta: 20 hektarea belardi, basoak, fruitu arbolak eta amuarrain erreka bat ditu inguruan. Era berean, nekazaritza eta abeltzaintzako jardueretan parte hartzeko aukera izango du bisitariak (behiak, ardiak, oilaskoak... baitituzte).

Etxeko produktuekin egindako gosariak prestatzen dituzte.

Bertatik hurbil, sagardotegi eremua dago.
Hona hemen ingurunean gauzatu daitezkeen bestelako jarduera batzuk: mendi ibiliak (Leitzarango Biotopoa, Pagoetako Parke Naturala, Ernio mendigunea...), mendiko bizikleta, zaldi eskola (kilometro batera), Tolosako asteko azokara eta gozogintza museora ikustaldia, etab.

Etxetik 100 metrora garraio publikoa dago.

Zerbitzuak

  • Amusement arcade
  • Bicycle parking
  • Boardroom
  • Children facilities
  • Dining-room
  • Doctor
  • Entertainment
  • Garden
  • Golf court
  • Green areas
  • Hot water
  • House rental
  • Kitchen facilities
  • Meeting room
  • Playpen
  • Quality Assurance
  • Strongbox
  • TV
  • Trees
  • Valuables custody
  • Way of Saint James
Gipuzkoako egunsentia

Nekatur erreserbak

Zatoz Gipuzkoa ezagutzera eta Nekaturek eskaintzen dizkizun landa-etxe zoragarrietan egin ezazu zure erreserba.