Duela 30 urte, txakolina tabernako edaritzat jotzen zen, garratza, interes gabea. Hala ere, orain freskotasun handiko ardo zuri sofistikatua da, eta munduko mahai zorrotzenak konkistatzen ditu. Iraultza horren arrazoiak ditugu uzta-biltzaileek eta Administrazioak elkarrekin egindako ahalegina ardogintzan eta kalitatean; 1989an aitortu zion Administrazioak Getariako txakolinari jatorrideitura. 2007an, deitura hori Gipuzkoa guztira zabaldu zen. Egun, fruitu-gustuko ardoa da; zapore orekatu eta aroma garbi eta adierazkorra du; oso egokia hasierako platerei laguntzeko, adibidez, gatzetan dauden antxoa edo oliotan dagoen atun baten lagungarri. Getaria jatorri-deitura duen txakolinaren ibilbidea autoz egin daiteke, mahastiek hartzen duten 400 hektareak eta ardo hori ekoizten duten Zarautz, Getaria eta Aiako bodegak ezagutzeko. Kostaldeko paisaian barrena eta motorra itzali orduko dastatuko duzun txakolinaren plazeragatik egiten den edertasun handiko ibilbidea da. Hazbeteko distantziara zerbitzatzen da, hautsi eta aroma aske utzi behar dira.
