Itsasoak etengabe ekartzen ditu tamaina askotariko olatuak Gipuzkoara, amaigabeko sailetan, eta maila guztietako surflariak zoriontsu egiten ditu. Hemen, itsasoa ez da geratzen.
GIPUZKOA OLATUEN, DENBORALEEN ETA ITSAS KORRONTEEN LURRA DA.
Tamaina eta kategoria askotariko olatuak gure kostaldera iristen dira, behin eta berriz, edonor hunkitzeko modukoak, olatu-makina erraldoi bat edukiko bagenu bezala argazkilari, eleberrigile eta surfzaleen eskura. Badia bildu eta erabateko lasaitas uneko egunetan ez, baina gainerakoan Kantauri itsasoa alai agertzen da, eta olatu gainean ibiltzeko deia egiten die munduko surflariei. Batzuk hondartzetako leku errazenetan hasten dira. Beste batzuk gozatu egiten dute harrapatu daitezkeen olatu azkarrekin surferako hondartza onenetan: Zurriolakoan, Donostian, eta Zarauzkoan. Urteko edozein egunetan ikus ditzakezu itzulipurdiak eta birak egiten itsasertzera bidean. Besta batzuk, aldiz, itsaso irekira ateratzen dira, Zumaia eta Getaria artean eta Igeldo mendiaren azpian, eta beren burua arriskuan jartzen dute olatu izugarriei aurre egiten bagaitsasoko egunetan. Gipuzkoan, bakoitzarentzako olatu perfektu bat dago.