
Arantzazuko santutegia
Arantzazu. Harrez geroztik, Oñati eta Arrasateko herritarrak erromesaldiak egiten hasi ziren bertara.
Kondairak dio 1469. urtearen inguruan artzain batek, bere ahuntzen bila zebilela, leku horretan Ama Birjinaren irudia aurkitu zuela arantza baten gainean, eta hortik hartu zuen bere izena: Arantzazu. Harrez geroztik, Oñati eta Arrasateko herritarrak erromesaldiak egiten hasi ziren bertara. Arantzazuko santutegia, espiritualtasun eta erlijio gune bat izateaz gain, euskal arte garaikidearen adibide adierazgarrienetakoak biltzen diren lekua da inolako zalantzarik gabe, bertan baitaude Oteiza, Chillida, Basterretxea edo Sáenz de Oiza beraren obra gailenetako batzuk.