Atzealdea

Flyshean zeharreko ibilbidea

Euskal kostaldea

Flyshean zeharreko ibilbidea

Euskal Kostaldeko Geoparkea UNESCOren Mundu Geoparke izendatu zuten 2015ean. Natura turismoaren eta geoturismoaren inguruko proposamen berezien eta erakargarrienetako bat eskaintzen du.

Geoparkea osatzen duten herriak Mutriku, Deba eta Zumaia dira. Kostaldean, flyscheko itsaslabar ikusgarriek Lurraren historiako 60 milioi urte baino gehiago erakusten dizkigute. Itsaslabar horietatik ibil zaitezke, itsasontziz txango bat egin, edo ilunabar zoragarriekin goza. Bidaiak Geoparkearen lehor aldetik segitzen du, historiaurreaz geroztik jendea bertan bizi den haran eta mendi berdeek osatu labirintoan barrena. Karstaren mundua da, eta bertan dago Gipuzkoako arkeologiako haitzulo multzo handiena, Gizadiaren Ondarea den Ekaingo haitzuloa dugula denetan buru. Inguru hau ezagutzeko bisita gidatuen eskaintza osoa eta askotarikoa da urte osoan zehar.