
Ogiaren Txokoa
XVI. mendeko errota eta egur-labe bat dira eszenatoki honen irudi nagusiak.
Eskuak orean sartuta. Horrelaxe gozatuko dute etxeko txikienek Ogiaren Txoko honetan, Igaralde-Goena izeneko baserri ederrean kokatutakoan. Baserrietako antzinako tradizioetan eta ohituretan murgiltzeko aukera paregabea. XVI. mendeko errota (oraindik jardunean) eta egur-labe bat (etengabe lanean) dira eszenatoki honen irudi nagusiak.