Atzealdea

Made in Gipuzkoa

Top 10 Gipuzkoa

Made in Gipuzkoa

Turismoak hemendik zerbait eramatea gustatzen zaigu. Gure zerbait, beste inon aurkitu ezingo duen zerbait.

Zeren eta eramaten dituzten gauza horiek balioko baitute gure artean egin egonaldia denbora luzeagoz gogoratu dezaten. Are gehiago, beharbada berriro etortzera bultzatuko dituzte. Gipuzkoan egindako gauzak. Denentzat. Ideia batzuk proposatuko dizkizugu. Zure egonaldia behar bezala burutzeko, txapela bikain bat aukera dezakezu, edo euskal estiloan agurtuko zaituen oin-zatar bat. Zer deritzozu hemengo bertako ohiko produktu batzuk eramateari, esaterako hegaluze poto bat edo Ibarrako pipermin batzuk, eta horiek bataiatzeko Getariako txakolina eta sagardoa, botila bana? Edo Idiazabal gazta bat? Eta postrerako… gozo hauta batzuk. Ohiko euskal pastela eta kaxa bat teila eta zigarreta, maleta orekatzeko? Ondo, ezta? Baina agian opari iraunkorrago bat nahiago izango duzu, bertako artista baten ilustrazio bat kasu. Edo hiriko denda onenetako bateko jantzi esklusiboren bat. Edo ardi latxaren irudia daraman katilu bat, sasoi beteko gosariak egitearren. Oroitzapen ezin hobea, ikusgarria, eraman ezazu Gipuzkoatik. Gure izaeraren zati bat eraman, eta itzultzen zaren arte!

Esteka interesgarriak