Atzealdea

Ignaziotar Lurraldean zeharreko ibilbide historikoa

Ignaziotar lurraldea

Ignaziotar Lurraldean zeharreko ibilbide historikoa

Lurralde honetan galtzea aurkitzea da, hau da, ikustea gizakiak, historian zehar, nola baliatu dituen naturako elementuak, bai babesteko, bizitzeko, ikasteko, meditatzeko edo lan egiteko izan.

San Ignazio Loiolakoaren eta tenplu ikusgarrien historia da, burdinaren, harriaren eta suaren lurraldea da, Oteizak eta Chillidak moldatzen lagundu zuten paisaia da, eta gizadiaren historiaren agertokia da historiaurreaz geroztik. Bi ibaik eta bi haranek definitzen dute Ignazioar Lurraldea: Debak mendebaldean, eta Urolak ekialdean. Arro bi horiek gipuzkoarrak arte, lan eta espiritualtasunerako erakutsi talentu sortzailearen lekuko izan dira. Eta bi horietan zeharreko ibilbidea proposatzen dizugu, Urolan gora eginez eta Debaren ibaiertzetik jaitsiz hurrena; leku zoragarriak aurkituko dituzu bertan, hala nola Loiolako santutegia, Arantzazu, Oteizaren frontoiak edo Oñati-Arrikrutzeko kobazuloak, besteak beste.