Atzealdea

Hondarribiko alde zaharrean barrena

Euskal kostaldea

Hondarribiko alde zaharrean barrena

Hondarribiko alde zaharra, Portua auzoarekin batera monumentu historiko-artistiko izendatua, jauregi eta etxe blasoidunek osatu multzo paregabea da.

Herriak dauzkan erakarguneetako batzuek, esaterako Santa Mariako ate lerdenak, Karlos V.aren gazteluak edo Arma Plazak, gerraren artearekin dute zerikusia, muga aldean egotearen eraginez ongi menderatu behar izan baitzuen hori. Hondarribiaren arrantzale bihotza ere ezin duzu galdu, Portua auzo aipatu eta koloretsuaren ondoan. Gainera, Txingudiko badiatik Hendaiara igaro zaitezke txalupatxo batean, edo Higer lurmuturrerantz egin dezakezu, itsasargi dotorea nabarmentzen da eta bertan. Hondarribira naturan zeharreko ibilbidea eginez iristeko aukera ere badugu, ekialdean dugun Jaizkibel menditik abiatuta; mendi horrek bereizten gaitu Txingudiko badiatik, eta 20 kilometroko buelta bat egitera behartzen gaitu, Gipuzkoako finisterrae honetara iritsi ahal izateko.