Top 10 Gipuzkoa

Tolosako Parrilak

Nork ez du inoiz Tolosako txuletoiaren aipamenik entzun? Tradizioa, kalitatea, produktua, bikaintasuna...

Nork ez du inoiz Tolosako txuletoiaren aipamenik entzun? Tradizioa, kalitatea, produktua, bikaintasuna... Gipuzkoako mugetatik harago ere ezaguna den esperientzia gastronomikoa da. Den-denok ezagutzen dugu Tolosako parrilariek egiten duten lan bikaina. Urte osoan zehar, espezialistarik onenek parrilan erretako haragi gozo-gozoa eskaintzen dute erretegi izen handikoek.