Atzealdea

Aiako Pagoeta parke naturala

Aiako Pagoeta parke naturala
Euskal kostaldea

Aiako Pagoeta parke naturala

Parke naturala Aian dago, Orio eta Zarautz artean.

Parke naturala Aian dago, Orio eta Zarautz artean. Baretasun handiko giroak inguratzen du parke hau, isiltasuna baita bertan nagusi, eta itsasoa hurbil sumatzen da bertako pago, lizar, astigar eta haritzen artetik. Sarbideko atea Iturraran baserria da: XIV. mendeko eraikin ederra, haritzondoz eraikia, eta 5.000 landare espezie biltzen dituen lorategi botaniko batez inguratua. Haurrentzako jolasleku bat dago sarreran eta familia eta txangozale ugari etorri ohi dira bertara egun pasa.

Esteka interesgarriak